Bi egitasmook euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak edo euskara ikasten ari direnak elkartzen dituzte.

Horrez gain euskara doan eta internet bidez praktikatzeko praktikatzeko aukera eskaintzen du www.mintzanet.net plataformak.

Berriketan egitasmoa

Berriketan euskara maila hobetu nahi dutenak edota euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez dutenak euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da.

Praktikatu nahi dutenek euskaraz berba egiteko gutxieneko maila bat izan behar dute. Bestalde, laguntzaile izateko izena ematen duten euskaldunek ez dute irakasle papera hartu behar, nahikoa baita era naturalean eta pazientzia apur batekin euskaraz jardutea. 

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaldun berriekin euskaraz berba egiten dute: kafea hartuaz, paseadatxo bat eginaz...  Hori guztia, diru trukerik gabe, doan. 

 

Auzoko egitasmoa

Bestaldetik, badira gure herrian euskara batere ez dakitenak, batzuk, beste herrialde batzuetatik etorri berriak eta beste batzuk, urteetan Bergaran bizi arren, euskararekin oso harreman txikia dutenak. Hauek ere euskarara hurbiltzeko beste egitasmo bat dago martxan Bergaran 2009tik, AUZOKO egitasmoa, hain zuzen ere.

Egitasmo hau ere doakoa da eta aurrekoaren antzera antolatzen da. Alde batetik, borondatez laguntzaile lana egiten duten euskaldunak dabiltza bertan eta, bestetik, euskarara hurbiltzeko gogoa dutenak. Aurtengo ikasturtean ere bi taldetan elkartzen dira astean ordubetez; bat ostiraletan 18:00etan kultur etxean, eta bestea —emakumeei zuzenduta dagoena— asteazkenetan 18:30etan Irizar jauregian.

Egitasmoaren koordinatzaileak dinamika ludiko batzuk proposatzen ditu eta dinamika hauetaz baliatuz euskarara hurbildu eta ezagutzeko aukera luzatzen da. Euskarri gisa, besteak beste, 20 hizkuntzatan prestatutako hiztegia lantzeko fitxak eta hiztegitxoak erabiltzen dira (ikus hiztegiak: http://www.hizkimizki.com/ )..

Bi egitasmo hauetako baten parte hartu nahi baduzu, Jardun Euskara Elkartera deitu (943 763661 / 605712469) edota Jardunen bulegotik pasa (Errotalde jauregia z/g).

Zuen zain gaude!!!