Museoa - Turismoa

Helbidea: 
ERREKALDE Jauregia
Juan Irazabal kalea
20570 Bergara (Gipuzkoa)
Tel.: 943 76 90 03 Laboratorium (Turismo Bulegoa)
Ordutegia: 
Irailaren 17tik ekainaren 30era
Astelehen eta astearteetan itxita
Asteazken eta ostegunetan 10:00-14:00
Ostiral eta larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Igandetan eta jai egunetan 10:00-13:00
Uztailaren 1etik irailaren 16ra
Astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Igande eta jai egunetan 10:00-13:00
Itxita
Urtarrilak 1 eta 6, Pentekoste jaiak, irailak 16 eta abenduak 24, 25 eta 31.
Arduradun teknikoa: 
Iñaki Irizar

Ondare kultural eta naturala erakusten ditugu: Bergarak Zientziari emandakoa, Irizar jauregiko memoriala, herrigune historikoa, monumento megalitikoak, lorategiak eta gerriko berdea.

Museoa aurki Errege Seminarioan

Errege Seminarioko zientzia-bildumak eta, oro har, kultura eta natura ondarea emango ditu ezagutzera. Egoitzan zein kanpoan lan egingo du, gizabanakoei denborarekin eta espazioarekin ditugun loturak eta harreman ekologikoak ulertzen laguntzeko.

Errege Seminarioa izan zen bezala (besteak beste wolframioaren aurkikuntza – Elhuyar anaiek 1783an), Museoa berrikuntzari bidea errazteko tresna izango da.

Zerbitzuak: 
  • Jarduerak: erakusketak, hitzaldiak, argitalpenak, udalekuak, natura eguna…
  • Turismo bulegoa
  • Bisita gidatuak: herrigune historikoa, San Pedro eliza, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa, hileta errituak (Angiozar), Pagola-Loidiko ubidea.
  • Informazioa eta aholkularitza

Bergara berritzen laguntzen ere dihardugu, hiri hondakinen sortze prenbentzioaren bitartez.