Zure Udala

 

Ongi etorri Bergarako Udalaren webgunera, zure webgunera.

Gure erakundearen sorrerako eta gaur egungo helburua da herritarrari, zuri, zerbitzu egokia eskaintzea. Webgune honek Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen erakusgarri, lagungarri eta osagarri izan nahi du.

Gardentasunez, bergarar guztiok ordezkatzen gaituen erakundea barnetik hobeto ezagutu dezazun nahi dugu. Era berean, webgune hau gurekin harremanetarako leiho berri bat bezala har dezazun nahi genuke, bai zure premiak eta beharrak asetzen laguntzeko, bai faltan sumatzen dituzun horiek identifikatzen lagun diezaguzun.

Lanean jarraitzen dugu Udalak eskaintzeko dituen informazio eta zerbitzu guztiak egokiro azaltzeko eta komunikaziorako eta harremanetarako kanal honek eskaintzen dizkigun aukerak hobeto aprobetxatzeko.

Horregatik, mila esker, zure ulermenagatik.