Aurkezpena

Zer da?

Herritarren etxebizitza-eskubidea bermatzeko, etxejabeek beraien etxeak alokairuan jartzeko laguntzak ematea helburu duen programa da.

Ikus Bergaran hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko laguntzen programa arautuko duen ordenantza

Nola bideratzen da?

  • Udal webgunetik, SURADESArekin elkarlanean.
  • Eusko Jaurlaritzaren Bizigune eta ASAP programak osatuz.

Zergatik programa hau?

Jakina da Bergaran etxeak alokairuan hartzeko eskaera handia dagoela eta etxebizitza ugari hutsik daudela.

Egoera honen aurrean, 2010-2020 Plan Estrategikoak markatzen dizkigun irizpideak kontuan hartuz (lur berririk okupatu gabe, dauden etxebizitzei irtenbidea ematea —hutsak merkaturatuz, zaharrak zaharberrituz— eta alokairuaren kultura sustatzea), hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko erraztasunak eman nahi ditu Udalak, etxebizitza hutsak ez alokatzeko izan ohi diren oztopo nagusiei aurre eginda:

  • Alokatzeko egokitzapen-lanak egiteak izaten duen kostua.
  • Jabeen eta maizterren harremanen inguruko mesfidantza (ordainketekin arazoak, etxebizitzak kalte materialak jasatea...).

Zein helburu ditu programa honek?

Udalak helburu hauek lortzea aurreikusten du:

  • Oinarrizkoa den etxebizitza-eskubidea prezio duin baten lortzen lagundu.
  • Hutsik dauden etxebizitzen alokairu soziala bultzatu.
  • Etxebizitzen eraberritzea bultzatu eta herriko ekonomia suspertu.

Laguntza