Errentan hartu

Modalitateak Laguntzak eta onurak Baldintzak
UDALEKO WEB ORRITIK BIDERATUKO DENA

Interesa duenak etxejabearekin zuzenean jarri behar du harremanetan

  • Etxeak bizigarritasun-baldintzak izango dituela bermatzea (Suradesako teknikariek bermatuta).
  • Irisgarritasuna eta mugikortasunari buruzko informazio tekniko zehatza.
  • Gehienez 400 euroko errenta (Suradesako teknikariek zehaztuko dute kopurua).
  • Maizterraren erantzukizun zibila estaltzen duen aseguru-poliza.
  • Suradesako teknikariak ikuskatutako bermea.
  • Maizterrak aukera dezake ondo datorkion etxea.
  • Etxe jabearekin egindako kontratuan zehazten direnak. Udalak ez du honen gain inolako erantzukizunik hartzen.

BIZIGUNE PROGRAMA (EUSKO JAURLARITZARENA)

Ikus oharra

  • Etxeak bizigarritasun-baldintzak izango dituela bermatzea (Biziguneko teknikariek bermatuta).
  • Errenta gisa, bere diru-sarrera haztatuen % 30 ordainduko du, gehienez 450 euro (Alokabideko teknikariek zehaztuko dute kopurua).
  • Suradesako teknikariek laguntzen dute tramiteak egiten.
  • 3.000-21.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak izatea.
  • EAEko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Etxebiden alokairuan izena emanda egotea.
  • Biziguneko etxebizitza bat esleituz gero hartu egin beharko du (onartuko ez balu, Etxebideko listetatik kanporatua izango da eta bi urtetan ezingo da berriz apuntatu).
  • Urte bateko kontratua egingo zaio, eta hiru urtera arte luzagarria izango da.
  • Maizterraren erantzukizun zibila eta edukitzailea estaltzen dituen aseguru-poliza egin behar du.

ASAP PROGRAMA (EUSKO JAURLARITZARENA)

Ikus oharra

  • Etxeak bizigarritasun-baldintzak izango dituela bermatzea.
  • Gehienez 475 euroko errenta (Agente laguntzaile homologatuek zehaztuko dute errenta).
  • Etxearen oinarrizko asegurua.
  • Asap programako etxebizitzen esleipena eskaera-ordenaren arabera egiten da.
  • 12.000-39.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak izatea.
  • EAEko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Etxebiden izena emanda egotea.
  • Ezin da babes ofizialeko etxebizitzei lotutako zor edo kanonik ordaintzeke eduki.
  • Alokairu osoa ordaintzen du; errenta ezin da izan bere diru-sarrera haztatuen % 30 baino gehiagokoa, betiere 475 baino gutxiago.
  • Asap programako etxebizitza bat eskuratzeko, eskaera Etxebideren web-gunearen bidez egin daiteke zuzenean edo dagokion agente laguntzailearen bitartez.
  • Agente laguntzaile homologatuen bitartez egiten da kontratua.
  • Biziguneko zerrendetatik suertatzen zaion etxebizitza hartu beharko du.

OHARRA: Bizigune eta ASAP Eusko Jauraritzaren Alokabideko modalitateak dira. Udaleko webgunean ageri dena herritarrei informatzeko xedearekin soilik argitaratu da. Informazio hau guztia 2015eko urtarrilean indarrean dauden “Laguntzak eta onurak” eta “baldintzak” dira. www.alokabide.euskadi.eus helbidean topatu daiteke informazio guztia eta eguneratua.