Jaiotza: 
1 520
Heriotza: 
1 585

Ozaetarren ondorengo honek Ozaeta dorretxea eraiki zuen XVI. mendearen erdialdean. San Ignazioren arreba Loiolako Magdalenarekin ezkondu zen. Bere herriko politikagintzan nabarmendu egin zen eta bere bandoaren burua izan zen Gabiriaren kontrako borrokan. Dorretxea oso eraikin ederra da. Galeria artistikoak, burdinazko balkoiak, ate dobeladunak eta kuboak ditu ertzetan. Fatxadetan harrizko bi armarri daude eta goiko leihoan, Deba ibaira ematen duen aldean, beste armarri bat leihoburuaren gainean. Gallastegiren ondorengoen artean pertsonaia ezagun ugari egon dira. Lonbardia, Milan eta Piamonteko ikuskatzailea izan zen.