Familientzako Orientazio Zerbitzua

  • Bergarako familiei zuzendutako zerbitzua da.
  • Bertan, familia, hazkuntza eta hezkuntza gaietan aholkularitza eskaintzen da. Doakoa, konfidentziala eta pertsonalizatua.
  • Familientzako laguntza-zerbitzu bat izan nahi du: prebentziorako eta heziketarako instrumentu bat.
  • Zerbitzuaren xedea haurtzaroan eta nerabezaroan garapen pertsonal osasuntsua lortzen laguntzea da, baita elkarbizitza baketsuaren alde nahiz oinarrizko giza-eskubideekiko errespetuaren alde hezten laguntzea ere.
  • EHU/UPVko ETXADI Familiako Psikologia Zentroak eskainia.

Zer eska dezakete familiek zerbitzu horretan?

  • Zuen seme-alaben heziketarekin zerikusia duen edozein zalantzaren edo galderaren inguruko informazioa
  • Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak hobetzeko informazioa
  • Seme-alaben garapen pertsonala sustatzeko orientazioa
  • Jarduera-estrategiak, familian sortzen diren heziketari buruzko zalantzak argitze alder

Zerbitzu hau nola erabiltzen da?

  • Telefonoz: Ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, 944 051 549 zenbakira deituz.

Zuen deiaren zergatia eta familiaren datu espezifikoak eskatuko dizkizuete. Eta egun gutxi barru jasoko duzu erantzuna, berau jasotzeko aukeratutako moduan (telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntaz).

  • Posta elektronikoz:
  1. Familientzako formularioa hemen bete eta bidali ……..
  2. Formularioa hartu izanaren adierazpena jasoko duzue, eta berandu gabe erantzuna jasoko duzuela jakinaraziko dizuete.
  3. Erantzuna jasoko duzue
  • Posta arruntaz: Zure galdera idatzi eta helbide honetara bidali: Maximo Aguirre kalea, 18 (bis) 5. solairua, 10. departamentua.   48011 - Bilbao

Zerbitzuaren beste osagarriak: Gurasoentzako HITZALDIAK eta IKASTAROAK 2018an

  • Hitzaldiak 2018:
  • MARTXOAK 27 : “Ez” esaten jakitea, “Ez” esan nahi dugunean / Lehen hezkuntzako 5. Eta 6. Mailako ikasleen gurasoei eta baita DBHko 1. Eta 2. Mailetako ikasleen gurasoei ere.
  • MAIATZAK 15 : Haserrea, ezinegona, etengabeko negarra...jokabide desegokia? / Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1.,2., 3. y 4. Mailetako haurren gurasoei zuzendutakoa.
  • AZAROAK 5 : Eskola-jazarpena ikasgelan: Bullying-a /   DBHko 1., 2., 3. eta 4. Mailetako ikasleen gurasoei. Informazio orria hitzaldia
  • Ikastaroak 2018:
    • 2018ko urriaren 25etik 2019ko urtarrilaren 30era: Hazkuntza eta hezkuntza-familiarraren inguruko “on-line” formazioa  /  0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako. Informazio orria ikastaroa