"Udal zerbitzu telematikoak" 

Baliabide informatiko honi esker, herritarrok Udalak guri buruz dituen datuak kontsultatu ditzakegu (errolda, isunak, tasa eta zergak) eta erroldako ziurtagiriak eskuratu, Interneteren bidez. 

Sarbidea  ONA, IZENPE, e-DNI... edo antzeko ziurtagiri digitalak erabiliz egin behar da.

Udal Zerbitzu Telematikoetan sartzeko klikatu hemen

 

Biztanleen errolda ►

Erroldako datuak kontsultatu eta ziurtagiriak eskura daitezke:

  •     Errolda historia: Erroldan erregistratutako aldaketak.
  •     Etxebizitzako pertsonak: Etxebizitza berean bizi diren edo erregistratuta dauden pertsonak.
  •     Errolda ziurtagiria: klik egitean ziurtagiria ikusi ahal izango duzu pantailan.Inprimatu edo diskoan gorde dezakezu.
Ziurtagiria on-line eskuratzeko baldintzak:
  • Bergaran erroldatuta izatea
  • Hauetako bat izatea: ONA, IZENPE edo e-NAN (NAN elektronikoa) txartelak
Oharrak
  • Dokumentua PDF formatuan dago.
  • Udalaren sinadura elektronikoa du; hortaz, lege balio osoa du.
  • Inprimatu edo euskarri informatikoan gorde dezakezu.
  • Dokumentuak hiru hilabeteko balioa du.
  • Dokumentua egiaztatu ahal izateko interneteko helbidea duzu behean.Paperezko dokumentuaren baliozkotasuna egiaztatzeko, jasotzen diren interneteko helbide segurua eta sartzeko kodea erabil itzazu.Dokumentuak 3 hilabetez gordeko dira helbide horretan.

Udal Zerbitzu Telematikoetan sartzeko klikatu hemenHasierara joan

Isunak, tasak eta zergak ordaintzea ►

Zure etxetik honako hauen ordainagiriak ordaindu ahal izango dituzu:

Betebeharrak
  • Sinadura digitala duen txartela (IZENPE, ONA edo NAN-e) izatea.
  • Finantza Erakunde Kolaboratzaileetako bateko (Kutxa, Banco Guipuzcoano, BBVA, Euskadiko Kutxa, Caja Rural de Navarra, Caixa, Banco Vasconia, Banco de Santander y Banesto) kreditu edo zor txartela izatea, edo horietako online banku zerbitzuaren erabiltzaile izatea.
  • Ordainketa egiteko unean Bergarako Udalak igorriko ordainketa jakinarazpena eskura izatea eskatzen diren datuak sartu ahal izateko: Emisora y Sufijo - Referencia - Identificación - Importe (parte superior izquierda del recibo, junto al código de barras).
Eman beharreko pausoak
1.-    Zure izenean dauden ordainagiriak hautatu.Ordaintzeke dituzun ordainagirietatik hautatu ordaindu nahi dituzunak (gehienez 10). Banan bana edo markatu/desmarkatu denak aukeraren bidez hauta ditzakezu.
2.-    Ordainketa hasi testuaren gainean klikatu.
3.-    Ordainagiria(k) ordaintzeko prozesuan aurrera jarraitu nahi baduzu, egin klik Ordainketa baieztatu testuaren gainean, eta aplikazioak Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidera eramango zaitu.
4.-    Formularioa bete ordainketa jakinarazpenean adierazten diren datu berberekin eta onartu botoia sakatu.
5.-    Ziurtatu sartutako datuak zuzenak direla eta onartu botoia sakatu.
6.-    Ordainketa egin nahi duzun Finantza Erakunde kolaboratzailea hautatu eta onartu botoia sakatu.
7.-    Ordainketa ziurtagiriak: Eragiketa amaitu ondoren, egindako ordainketaren ziurtagiria luzatuko dizu. Inprimatu edo frogagiri gisa gorde dezakezu.
 
Segurtasuna eta konfidentzialtasuna
Ordainketa modalitate honek segurtasun eta konfidentzialtasun berme guztiak ditu, eta udal ordainketen transakzioak erosotasunez egiteko aukera ematen dizu.
  • Transakzioak seguruagoak dira, Finantza Erakundeek zure esku jartzen duten inguru seguru batean egiten baitira. Trukatzen den informazioa ez du beste inork ikusiko.
  • Datuak konfidentzialak dira, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ematen duten lege estaldura duelako zerbitzuak.
  • Erosoa da, egun osoan zehar erabili daitekeen ordainketa modalitatea baita. Horri esker, etxetik mugitzea eta ilaran itxaron behar izatea saihesten da.

Udal Zerbitzu Telematikoetan sartzeko klikatu hemen

Hasierara joan

 

Ordainagiriak eskuratzea  ►

Zerga, tasa, prezio publiko, isun eta abarrei dagokien ordainketaren ordainagiria ordaindu izanaren ziurtagiria lortzea.

Betebeharrak
  • Ordainagiria ordaindua izatea ziurtagiria eskatzen duzun unean.
Eman beharreko pausoak
1.-    Zure izenean dauden ordainagiriak hautatu.
2.-    Ordainagiria ordainduta badago, Ordainketa Ziurtagiria aukera azalduko zaizu web orriaren behealdean.
3.-    Aukeratutako ordainagiria ordaindu izanaren ziurtagiria ikusi ahal izango duzu pantailan.
4.-    Horretan honako hauek adieraziko dira:
           - Ordainketaren data.
           - Kontsulta egiteko interneteko helbidea
           - Noiz arte kontsulta dezakezun.
5.-    Ziurtagiria pantailan duzunean inprimatu edo diskoan gorde dezakezu, pdf formatuko beste edozein dokumentu bezalaxe.
Udal Zerbitzu Telematikoetan sartzeko klikatu hemen