Astelehenetik aurrera bozkatu ahal izango da Pentekosteetarako kartel irabazlea

Pentekosteak hurbiltzen diren heinean, Bergarako Udalak eta Jai Batzordeak martxan jarri dute urtero ospatzen den esku-programako azala aukeratzeko kartel lehiaketa. Proposamenak aurkezteko epea bukatu ostean, orain herritarren txanda izango da, eta, hori dela eta, datorren astelehenetik asteazkenera –apirilaren 22tik 24ra– kartel gustukoena aukeratu ahalko dute www.bergara.eus helbidean.

Belaunaldi ezberdinen arteko ‘olinpiar jokoak’ ospatuko dira Bergaran apirilaren 26ean

Apirilaren 29an ospatzen den Generazio arteko Nazioarteko Egunaren baitan, Bergarako hainbat eragilek generazio arteko ‘olinpiar jokoak’ ospatuko dituzte apirilaren 26ean, 17:30ean, Munibe plazan (eguraldi txarra bada, Azokako goiko lokaletan egingo dira).

Ipintza futbol zelaiko berdegunea aldatuko du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak Ipintza futbol zelaiko belar artifiziala aldatu eta ekipamenduzko hainbat hobekuntza egingo ditu, eta, horretarako, lanak lizitaziora atera ditu dagoeneko. Guztira, 230.000 euroko partida jarri du proiektu honetarako, eta, udal teknikarien arabera, lanak udan garatuko lirateke.

Deba eta Urola erreketako enbor eta adarrak kendu ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udaleko Lorezaintzako lan taldeak Deskarga eta Deba ibaietako zubi gehienetan zeuden enborrak eta adarrak erretiratzen aritu dira aste honetan. Enbor eta arrama hauek oztopo bezala ziarduten erreken jarioan, ura zubietako ‘begi’ artetik igarotzeko zailtasunak eraginez.

Udaleko teknikarien esanetan, oso lan teknikoa izan da, bitarteko bereziak behar zituelako. Dena den, langileen eskarmentuari esker lana modu egokian bideratu da. Bestalde, udal ordezkariek lan hauek eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu diete herritarrei.

Bost bozkaleku egongo dira Bergaran igande honetan ospatuko diren hauteskundeetan

Igande honetan, apirilaren 21ean, ospatuko diren Legebiltzarrerako hauteskundeetan bost bozkaleku izango dira Bergaran.

09:00etan zabalduko dira bozkalekuak eta 20:00ak arte egongo dira zabalik leku hauetan:
• IBARRA (eliza ondoko lokala). Mahai bat egongo da.
• MARTOKO ESKOLA. 3 mahai egongo dira.
• OSINTXUko liburutegian mahai bat egongo da.
• MATXIATEGIN dagoen eskolan 4 mahai egongo dira
• FRONTOIAN 8 mahai egongo dira.

‘Udakikuka’, haur eta nerabeentzako udako aisialdi eskaintza aurkeztu dute Bergaran

Bergarako Udalak ‘Udakikuka’ udako aisialdirako eskaintza aurkeztu du ostegun honetan Usondo parkean egindako prentsaurreko batean. Bertan, Udaleko teknikariez gain, udaleku irekiak kudeatuko dituzten Jardun elkarteko ordezkariak izan dira aurtengo eskaintzaren xehetasunak azaltzeko.

Pentekoste jaietan San Martin plazako txosna kudeatzeko deialdia ireki du Udalak

Bergarako Udalak 2024ko Pentekoste jaietan, 2024ko maiatzaren 17, 18, 19, 20 eta 21ean, San Martin plazan jarriko den txosnaren ustiaketaren adjudikazioa arautuko duen baldintza-plegua aurkeztu berri du.

Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.

Oxirondo azoka atontzeko lanak apirilaren 15ean hasiko dira

Bertako komertzioetan ahalik eta eragin txikiena izateko alternatibak bilatu ostean, Bergarako Udalak apirilaren 15ean hasiko ditu Oxirondo azoka atontzeko lanak. Lan hauekin azokako postu finkoak dauden espazioa erakargarriagoa bilakatzea nahi da, eta, horretarako, Udalak 48.201,86 euroko inbertsioa egingo du. Helburua espazio guztiari antzekotasun estetikoa eskaintzea izango da.

Jose Luis Elkororen inguruko ‘Han Egon Zen’ liburua aurkeztuko dute apirilaren 13an Bergaran

Mikel Zubimendi idazleak Jose Luis Elkoro (Elgeta, 1935) Bergarako alkate eta politikari ohiaren inguruko ‘Hor Egon Zen’ liburua idatzi berri du. Berau ezagutarazi asmoz, aurkezpen publikoa egingo dute apirilaren 13an, larunbata, Bergarako udaletxeko pleno aretoan, 12:00etatik aurrera.

Elkorok, 89 urterekin, ibilbide luze eta anitza izan du politika eta herrigintza arloan. Bergarako alkate izateaz gain, Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide izan zen, eta Eusko Legebiltzarreko parlamentari izateaz gain, Espainiako diputatu eta senatari izan zen.

Bergarako Adinekoen Kontseiluak bilera berria ospatuko du apirilaren 10ean

Bergarako Udalak iragarri duenez, Adinekoen Kontseiluaren bilera berri bat ospatuko da datorren asteazkenean, apirilaren 10ean, udaletxeko pleno aretoan, 18:00etatik aurrera. Kontseiluaren bigarren bilera izango da bere sorreratik, eta helburuak aurreko bileran etorritakoekin adostu ziren premiei lehentasuna ematea eta adineko pertsonen kontseiluak izango dituen egiteko nagusiak identifikatzea izango da.

Orriak