Bergarako Udalak atez ateko hondakinen bilketarako sortu ziren larrialdi-guneei beste erabilera bat eman nahi die. Azken urteetan erabilpenik ez duten guneak dira eta horregatik erabilera berria eman nahi zaie. Prozesu horretan, ordea, herritarren proposamenak jaso nahi dira.

Larrialdi-guneak ondorengo tokietan kokatuta daude:

- Hilerri ondoko aparkalekuan

- Labegaraieta kiroldegiaren atzean

- Munibe plaza ondoan, Ikerleku kantoian

- Artekalean

- Goenkaletik Bolurako bidean

Gune bakoitzak tamaina eta ezaugarri desberdinak ditu, eta gune bakoitzari erabilpen bat emateko eskatzen dizuegu. Horretarako, maiatzaren 25era arteko epea duzu eta udal webgunean ezarritako leku berezituko formularioa erabili beharko da (www.bergara.eus/eu/node/10101). Proposamenak bildutakoan, ideia guztiak aztertuko ditu Udalak.