Izenburua: 
Ekitaldi puntuala antolatzea, eta lurzoru publikoa, udalaren jabetzako instalazioa edota udalak horretarako duen materiala erabiltzea
Helburua: 

Antolatutako ekitaldia baimentzea, segurtasuna eta ingurukoen ongizatea errespetatuz; horretarako legezkoak diren baldintzak jakinarazita eta betearazita.
Herritarrek, eta bereziki Bergarako bizilagunek, heren kultur, jai, kirol edota interes orokorreko ekitaldiak antolatu ahal izateko, lurzoru publikoa erabili ahal izatea eta baita Udalak dituen zenbait instalakuntza edota materialak ere.
Hemen jasotakoa ez da aplikagarri izango araudi propioa duten beste ekintzetan (hileta zibilak, terrazak, kontenedoreak, auzoetako jaiak, etab.)

Norentzat: 

Gizarte, kultura, kirol edo interes orokorreko ekitaldiak antolatzea nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Bereziki, Bergaran antolatzen diren eta Bergarakoak diren irabazi asmorik gabeko herriko talde, elkarte edo eragileak, eta hezkuntza helburua duten ikastetxeak.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  • Eskaera-orria behar bezala beteta (F0096 inprimakia)
  • Ekitaldi publikoetan, gainera:
    • a) Erabiliko den instalakuntzarako udalak onartuta duen Auto-babes Plana ezagutzen dutela eta bertan jasotako segurtasunerako baldintzak beteko dituztela jasotzen duen idatzizko konpromiso-agiria, dagokion segurtasunaz arduratuko diren giza baliabideen zerrenda (izen-abizenekin), eta segurtasunaren ardura hartuko duenaren izen-abizenak eta egun horretarako harremanetarako telefono-zenbakia (F0108 inprimakia).
    • b) Erantzukizun zibileko poliza kontratatua izanaren agiria, frankiziarik gabe, antolatutako ekitaldiak berak zuzenean edo antolaketak berak zeharka eragindako kalteetatik babesteko, hau da, antolatzaileari egotzi dakizkiokeen kalteen arriskuak babestuko dituena. (F0109 inprimakia).
    • c) Dagokionean, anbulantzia bertan egongo dela egiaztatzeko ziurtagiria.
  • Utzitakoak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko, eskatzaileak fidantza jarri beharko du.
Aurkezteko epea: 

Ekitaldia baino hilabete lehenago.
Materiala eskatzea baino ez denean, hamabost egun lehenago.

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA:  Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00  (Ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

e-maila:  idazkaritza@bergara.eus 

Zenbatekoa / Tasak: 

Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera (Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea).

Utzitakoak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko, eskatzaileak fidantza jarri beharko du.

Departamentu arduraduna: 
Idazkaritza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete, betiere ekitaldia baino astebete lehenagoko epean eskatutakoak bete badira.
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

10/2015 legea, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.

44/2014 Dekretua, martxoaren 25ekoa, jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena.

2816/1982 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa, Ikuskizun Publikoetarako eta Jolas Jardueretarako Poliziaren Erregelamendu Nagusia.

842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena.

1/2016 legea, apirilak 7koa, Adikzioen eta Droga-menpekotasunaren gaineko Arreta Integralari buruzkoa.

Udal material eta instalazioak lagatzeko baldintzak

Oharrak: 

Antolatutako ekintzak udalaz kanpoko beste edozein baimen izan beharko balu, udalak emandako baimenak ez du antolatzailea salbuetsiko baimen horiek eskatu behar izatetik.
Bergaran antolatzen diren ekintzak irekiak direnean, udalarekin adostu behar dira, Bergaran antolatutako beste ekintzekin talkarik ez egiteko.