Seminarixoa, kulturaren errekaren etorria, tradizioa eta modernitatea, ondarea eta gizartea, iragana eta etorkizuna, zaindu eta berreraiki, historia jaso eta egin, ikasi eta zabaldu, hartu eta eman... kulturaz busti eta erein, kimu berriak hazi daitezen. Horrek guztiak batzen ditu Bergararen iragana kulturaren errekasto garrantzitsuaren bitartez, etorkizunarekin lotzen duen agertoki berriak, Bergarako herriak merezitakoak.
 

Dagoeneko urtarriletik maiatzera izango diren emanaldi gehienak jasota daude.

 
Musikak pisu nabarmena izango du (klasikoak, rockak, popak eta beste), baina agertoki berri honetan lekua izango dute, baita ere, antzerkiek, dantzek eta haurrentzako emanaldiek ere. Dena den, jasotakoez gain ere izango dira beste batzuk; horien artean herriko talde eta ekimenenak.
 
 
 
EranskinaTamaina
PDF icon seminarixoa-urtarrila-maiatza-2018.pdf841.73 KB