Izenburua: 
Udal Artxiboko dokumentuak kontsultatzea eta/edo kopiak egitea
Helburua: 

Edonor etorri daiteke Udal Artxiboan gordetzen ditugun funtsak kontsultatzera. Betiere dokumentuak kontsultatzeko baimena dago, indarrean dagoen legeriak mugaturiko kasuetan izan ezik. Kudeatzen ditugun testu-funtsa ezberdinen bilaketa datu-basean egin daiteke. Argazki eta bideoen kasuan, momentuz behintzat, Artxibora etorri beharra dago.

Artxiboan gordetako agirien erreprografia artxiboaren baliabideen arabera egiten da. Agirien kopia baldintzatuta egongo da, betiere, agirien kontserbazio-egoeraren arabera eta jabetza intelektualari buruzko araudiaren baldintzak kontuan hartuta. Ezingo dira kontsultatu, inola ere, sarbidea legez mugatuta duten datuak dituzten agiriak. Kopiak korreoz edo e- postaz bidaltzen dira eta horretarako udalak onartutako tasen araberako ordainketa egin behar da.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko zein juridiko, betiere identifikatzen bada.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Artxiboko dokumentazioaren kontsulta/kopia (F0044 eskaera-inprimakia) behar bezala beteta.

Erabiltzaile berriak, gainera: 

Udal Artxiboko erabiltzaile izateko alta-eskaera (F0116 inprimakia), behar bezala beteta

Aurkezteko epea: 

Edozein momentuan.

Eskabidea non aurkeztu: 
BERTARATUTA
 
BERGARAKO UDAL ARTXIBOA. San Martin Agirre plaza, 1  20570 BERGARA
 
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 
-08:30-13:30, 14:30-17:00 (neguko ordutegian). 
-08:00-15:00 (udako ordutegian, ekainetik irailera)
 
Posta elektronikoaz
 
HARREMANETARAKO:
Telefonoa: 943 779 132/ 943.779.127
Udal Artxiboaren zerbitzuen eta funtsen inguruko informazioa gehiago eskuratzeko kontsultatu Udal Artxiboko web orria
 
Zenbatekoa / Tasak: 

Kopiak eskatuz gero, indarrean dagoen ordenantzaren araberako tasak ordaindu beharko dira: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza,c epigrafean adierazten direnak 

Departamentu arduraduna: 
Artxiboa
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

16/1985 Legea, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa (EAO, 155zk.a, 1985/06/29); lege hori zati batean 111/1986 Errege Dekretuak garatu zuen (EAO, 24 zk.a, 1986/01/28); eta azken hau aldatu egin zuen 64/1994 Errege Dekretuak (EAO, 52 zk.a,1994/03/02).

7/1990 Legea, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa (EHAA, 157 zk.a, 1990/08/06).

232/2000 Dekretua, Artxibo-zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentazio-ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena (EHAA, 235 zk.a, 2000/12/11).

1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoa (EAO, 115 zk.a, 1982/05/14).

1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena (EAO, 97 zk.a, 1996/04/22).

15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (EAO, 298 zk.a, 1999/12/14), eta 1720/2007 Errege Dekretua, hura garatzeko erregelamenduari buruzkoa (EAO, 17 zk.a, 2008/01/19).

37/2007 Legea, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzkoa (EAO 276 zk.a, 2007/11/17)

1671/2009 Dekretua; partzialki garatzen duena 11/2007 Legea, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa (EAO, 278 zk.a, 2009/11/18)

19/2013 Legea, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa (EAO, 295 zk.a, 2013/12/10)

18/2015 Legea; Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea aldaraztekoa (EAO, 164 zk.a, 2015/07/10)

39/2015 Legea, Administrazio Publikoan Prozedura Erkidearena (EAO, 236 zk.a, 2015/10/02) Udalak onartutako Udal Artxiboko kontsulta-gelarako araudia

Udalak onartutako Udal Artxiboko kontsulta-gelarako araudia.

Udal Artxiboko dokumentuen kopien erabilerarako arauak, udalak onartutakoak.

Oharrak: 

Kontsulta beti artxiboko kontsulta-gelan egin behar da; ez dago dokumentu horiek mailegatzeko aukerarik.

Udal Artxiboaren zerbitzuen eta funtsen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Udal Artxiboko web orria