Izenburua: 
Zeinu-hizkuntzaren interpretazio-zerbitzuaren eskaera
Helburua: 

Herritar orok Bergarako Udalaren aurrean egiten dituen eskaeren tramitaziorako zeinu-hizkuntzaren (ZH) interpretazio-zerbitzua eskatzea.

Udalaren aurrean edozein tramitazioa burutzeko herritarraren eta udal langilearen artean ZH interprete bat egongo da komunikazioa bermatzeko helburuarekin.

 

Zeinu hizkuntza interprete zerbitzua eskatu ondoren, ondorengo pausoak emango dira zerbitzua gauzatzeko.

  • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria emango zaio.
  • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu da
  • Dagokion udal langilea edo arduradun politikoarekin hitzordua jakinaraziko zaio herritarrari eskaeran berak adierazitako bidea jarraituz.
  • Hitzorduak 4 laneguneko epean jakinaraziko dira.
  • Hitzordua gauzatzen denean udal langilea edo politikaria eta eskatzailearen arteko komunikazioa bermatzeko, zeinu hizkuntzako interpretea egongo da.
Norentzat: 

Udalaren aurrean edozein tramitazioa egin nahi duen edozein herritar.

Aurkezteko epea: 

Edozein momentuan.

Eskabidea non aurkeztu: 
ON-LINE:
 
BERTARATUTA:
BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua
ORDUTEGIA:  Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)
 
Zenbatekoa / Tasak: 

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Departamentu arduraduna: 
Gizarte Ongizatea
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Lotutako dokumentuak: