Izenburua: 
Bide publikoan obrarako material lagungarria instalatzea (edukiontzia, aldamioak, garabiak, siloak, txabolak, material pilaketak...)
Helburua: 

Lizentzia eskuratzea, bide publikoan edo horren gaineko hegalduran, obretako elementu lagungarriak jartzeko; hala nola, hesiak, aldamioak, edukiontziak, kargajasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak edo beste batzuk.

Baimen hau lortu aurretik, dagokion udal obra-baimena lortu beharko da.

Norentzat: 

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariek.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

- Okupazioa baimenaren eskabidea, F0139 inprimakia: Obrak burutzeko lurzoru ublikoaren erabilera berezia 

- Identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ-Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

- Kokapen-planoa, 1:200 eskalakoa edo zehaztapen gehiagokoa, kartografia ofizialaren gainean egindakoa; xehetasun nahikoaz agertuko du instalazioak okupatuko duen azalera eta jarriko diren elementuen banaketa.

- Adierazi egin beharko dira ondorioz geldituko diren espazio libreen zabalera (argi eta garbi zehaztuz geldituko den oinezkoen pasabidea), bertan dauden hirielementu guztiak (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, bankuak, zutabeak, hiri-altzariak, etab.) eta udal zerbitzuetan sor daitezkeen gorabeherak (ura, saneamendua, gasa, etab.).

- Aldamio, karga-jasogailu, plataforma jasotzaile, garabi, silo eta beste elementuen kasuan, teknikari gaituak sinatutako eta bisatutako proiektua.

Aurkezteko epea: 

Edozein momentuan.

Eskabidea non aurkeztu: 

BULEGOA:

Idazkaritza. Udaletxea.
San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Hirigintza. Udaletxea.
San Martin Agirre 1, 2. solairua
Telefonoa: 943 779 168

e-maila: hirigintza@bergara.eus

Departamentu arduraduna: 
Hirigintza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hilabete batekoa, eta gehienez ere hiru hilabetekoa.
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Oharrak: 

Eskaera egin aurretik udal teknikariekin egotea gomendatzen da.

Baimen hau lortu aurretik, dagokion udal obra-baimena lortu beharko da.