Bergararren @rreta Zerbitzua zerbitzu integrala da, non behar dituzun tramite guztiak egin ahal izango dituzun eta udalari eta herriari buruz behar duzun informazio guztia aurkituko duzun.

Eginkizun eta jarduera nagusiak

Arreta-bulegoaren eginkizun nagusiak dira tramiteak egitea eta udalarekin zerikusia duten gauza guztien inguruko informazioa edo argibidea ematea.

Halaber, hemen duzu eskura udal-tramiteen katalogo eguneratua. Eta gainera, identifikazio-sistema elektronikoa baduzu, hainbat tramite eta gestio on-line egin ahal izango dituzu.

 

  • Helbidea: San Martin Agirre plaza, 1
  • Telefonoa:
    • 010 (Bergaratik deituz gero)
    • 943 77 91 00 (Bergaraz kanpotik deituz gero)
    • Udaltzaingoa: 092
  • baz@bergara.eus

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 07:30 - 15:30 
  • Ostegunetan arratsaldez ere zabalduko da: 16:00 - 19:00
  • Egun bereziak: 07:30 - 14:30

Ikus egutegi osoa

  • Bulego elektronikoa, egunero zabalik 06:00etatik 22:00etara

Eskaintzen diren zerbitzu garrantzitsuenak

  • Informazioa eta norabideak eman
  • Udalari egin nahi dizkiozun eskaerak eta eskari-orriak erregistratu
  • Udal Erroldako inskripzioak eta bolanteak egin
  • Zergak eta tasak bideratu
  • Udalak egiten dituen kontratuetarako eskaintzak jaso
  • Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jaso
  • B@kQ ziurtagiria tramitatu (ikus informazioa Izenpe-ren web orrian)

Ikus tramite guztiak hemen

Aparteko zerbitzuak

Bulego elektronikoa

Bulego Elektronikoa egunero egongo da erabilgarri 06:00etatik 22:00etara bitartean, Udaletxea zabalik dagoen bitartean. Bertan, tramite guztiak modu autonomoan egin ahal izango dira.

Makina honetan egin daitezkeen tramiteak:

  • Udal erroldaren bakarkako agiria
  • Udal erroldaren agiri historikoa
  • Kexak edo iradokizunak egin
  • Aberia eta gertakarien abisuak bidali
  • Erreziboak ordaindu (txartelarekin)
  • Erreziboak eta isunak kontsultatu
  • Eta beste batzuk

Udaleko erreziboak ordaindu

Udalak bidali dizun erreziboa baldin badaukazu, hemen ordaindu dezakezu, dirutan edo banketxeko txartelaren bidez.