Jaietako programaren azala egiteko lehiaketa

  1. Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.
  2. Azaleko irudiak 24 x 34 zentimetroko neurria izango dute, eta formatu bertikala.
  3. Azaleko irudiak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, irudiaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu beharko da.
  4. Teknika librea erabili ahal izango da.
  5. Azalak ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2019 BERGARA.
  6. Baztertuak izango dira adikzioen prebentzioaren eta berdintasunaren irizpideen aurkako adierazpenak jasotzen dituzten lanak
  7. Lehiaketa honetara aurkeztutako lanak orijinalak izango dira, egileak berak sortuak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabeak. Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari.
  8. Lehiaketako irabazleak 400€ko balio duten bonoak  eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.
  9. Azalak ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzeko aldean lelo bat dutela aurkeztuko dira irudiak. Gutun azal itxi batean leloa kanpoan eta  egilearen datuak barruan jarriko dira. Era berean, gutun azal itxi horretan ondorengo dokumentua ere sinatu beharko du irudiaren egileak: Nik, (egilearen izen-abizenak) eta NAN zenbakia (zenbakia) dudanak, zin egiten dut kartel lehiaketa honetara aurkeztutako lana originala dela, eta beste lehiaketaren batera inoiz aurkeztu gabea (egilearen sinadura).
  10. Azalak Bergarako Udaleko BAZ zerbitzuan aurkeztuko dira, maiatzak 2, 13:00ak baino lehen.
  11. Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten. Halere, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera http://www.bergara.eus/ helbidean. Herritarrek emandako bozkek %50 balioa izango dute. Herritarrek maiatzaren 6tik  maiatzaren 12ra bitartean bozkatu ahal izango dute.
  12. Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.
  13. Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du. Saritu gabe gertatu diren lanak jasotzeko, jaiak hasten direnetik kontatzen hasita hilabeteko epean jaso beharko dituzte egileek. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.
  14. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.