Urriaren 19an , larunbata, erreka garbitzeko auzolana egingo da. Urte asko dira dagoeneko hitzordu honi eusten zaiona, herritar talde baten ekimenez. Eta urtero-urtero hiru bat kamioi betetzen dira ibaian jasotako zaborrarekin.

Programa:

  • 08:30-13:30. Erreka garbiketa.
  • 11:00-13:00. Haurrei zuzenduriko jarduerak Usondo parkean (3-5 urtekoek murala eta karetak; eta 5 urtetik gorakoek ibaiaren ekosistema berreraikiko dute).
  • 13:30. Parte-hartzaile guztiendako hamaiketakoa.

Elkartzeko lekuak:

Seminarixoko patioa, Labegaraieta (kiroldegia) eta Osintxu.

 

Izena emateko: Udaltzaingoan, Agorrosinen, errekagarbitzeko@gmail.com helbidera idatzita edo hemen

Ekintza paraleloak: Bestalde, ibaiaren zaintzaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko Udalak hainbat ekimen antolatu ditu data horren inguruan:

  • Herriko ikastetxeetan LH1 eta LH2ko ikasleekin ibaiaren garrantziaz eta zaborren ibilbideaz jardungo dute.
  • Urriaren 17an ‘Ibaia, bizitzaren ardatza’ hitzaldia izango da Laboratorium Museoan, 18:30ean. Hizlariak: Aitziber Kortazar, Debegesa garapen agentziako jasangarritasun teknikaria; eta Iñaki Bañares, Gipuzkoako Foru Aldundiko Uraren control eta kalitateko unitatearen arduraduna.
  • Udal webgunean datorren astean egunero Deba ibaiarekin konpromisoa indartzeko edukiak argitaratuko dira.