COVID-19 Udal liburutegian honako neurriak hartu ditugu:

. Maskara edo musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

. Eskuak sarri-sarri garbitu urarekin eta xaboiarekin eta/edo gel hidroalkoholikoekin.

. Edukiera murriztu egingo da, distantzia sozialeko neurriak betetzen direla bermatuz.

. Pertsonen arteko distantzia zaintzen dugu.

. Gelan ikasi eta bakarka kontsultatu ahal izango da. Mahai bakoitzari zenbaki bat egokitzen zaio, pertsonen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izanik. Erabiltzaileak zenbaki bat jasoko du, eta zenbaki hori jartzen duen tokian esertzen da. Horrela, irakurketa – postua uzten duenean, hura garbitu eta desinfektatu egin beharko da.