Askagain edo Iturriberri parkean dagoen kantina edo zerbitzu-eraikinaren erabilera eta ustiaketa adjudikatzeko deialdia

Bergarako Udalak Askagain edo Iturriberri parkean dagoen kantina edo zerbitzu-eraikinaren erabilera eta ustiaketa adjudikatzeko deialdi publikoa deitu berri du. Deialdia 2022ko irailaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
 
Hori argitaratu eta hurrengo egunetik hamabost egun (15) naturaleko epea izango dute interesatuek haien eskaintzak aurkezteko (2022ko urriaren 13a), BAZeko bulegoan dokumentazioa aurkeztuz.
 
Kantinaren erabilera eta ustiaketa Baldintza Agiri Teknikoetan araututa dago. Lizitazioari eta zerbitzuari berari dagozkion arau ekonomiko administratiboak Baldintza Administratibo Zehatzen Agirietan jasotzen dira (ikus eranskinak).
 
Zerbitzuari zein lizitazioari dagozkion zalantzak honako posta elektronikora bideratu: kontratazioa@bergara.eus. Halaber, zalantza horiek argitzeko Bergarako Udaleko Bulego Teknikoarekin jarri ahal izango da harremanetan: 943 77 91 38
 
 
Eskaerak egiteko azken eguna eta ordua: 
2022ko urriaren 13a, 13: 00ak arte / 13 de octubre de 2022 a las 13:00 horas
Departamentu arduraduna: