Izenburua: 
Biztanleen errolda; biztanleen alta
Helburua: 

Izena ematea Bergarako Biztanleen Udal Erroldan, udalerrian ohiko bizilekua ezartzeko, bai hemen jaio delako, bai bizilekuz aldatu delako (Estatuko edo atzerriko beste udalerri batetik datozenak) edo izena eman barik dagoelako (jeneralean Bergaran bizi den pertsona baina izena eman barik erroldan, eta ez da agertzen edo ez daki zein erroldatan dagoen izena emanda)

Norentzat: 

Bergaran ohiko bizilekua duten pertsona guztientzat

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

1.- Erroldan Izena Emateko Orria (bertan jasotako adin nagusiko pertsona guztiek sinatuta). Bi inprimaki mota daude:

a) Erroldatze orri orokorra

b) Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza baimen iraunkor gabeko atzerritarrentzat erroldatze orria

2.- Dokumentu identifikagarria:

- NANaren fotokopia, erroldatuko diren pertsona guztienak (nahitaezkoa 14 urtetik gorakoentzat)

- Europako Erkidegoko Estatu kideetako herritarren kasuan, eta Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioan partaide diren Estatuetako herritarren kasuan: Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ)

- Bestelako atzerritarren kasuan, baldin badute Bizileku Baimena aurkeztu beharko dute, edo hori ezean, bakoitza datorren herrialdeko dokumentazioa.

3.- Etxebizitza okupatzeko titulua egiaztatzen duen agiria:

  • Norberaren etxebizitzan: Etxebizitzaren jabetza egiaztatzen duen agiria. Honako agiriren batek balio du:

 * Etxebizitzaren salerosketa-eskritura edo Jabetza Erregistroko ohar soila

* Testamentua, Dohaintzak.

* Banantzearen edo dibortzioaren epaia, non ezkontide bati esleitzen zaion etxebizitzaz gozatzea eta berori erabiltzea; epaiaren amaieran epaia irmoa dela jasotzen duen diligentzia agertu beharko da.   

  • Errentako etxebizitzan: Etxebizitzaren errentamendu-kontratua.
  • Establezimendu kolektiboan: Establezimenduaren arduradunaren baimena.
  • Jabea ez bada edo alokatu kontraturik ez baduJabearen edo alokairu-hartzailearen baimena NAN-aren fotokopiarekin aurkeztu beharko da.

4. - Beste agiri batzuk:

- Adin txikikoak guraso biekin alta direnean:

Adin txikikoak alta direnean, Familia Liburua aurkeztu beharko da bizikidetza-unitatea direla egiaztatzeko, bai eta zenbat seme-alabaren kargu duten ere.

- Adin txikikoak guraso bakar batekin alta direnean:

a) Eskaria egiten duen gurasoak EZ badauka adin txikikoaren zaintza eta babespea esklusiboki emana, beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko da, NANaren fotokopiarekin batera.

b) Eskaria egiten duen gurasoak adin txikikoaren zaintza eta babespea esklusiboki EMANA baldin badauka: Eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta babespea emana duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da; eta horretaz gain,  adierazpen erantzulea ere bete egin beharko du (Kode Zibileko 103.1c) edo 158.3 c) artikuluetako kasuetan sartuta ez egotearena, eta aurkeztutako dokumentazioa indarrean egotearena).

c) Gurasoa sartuta baldin badago Kode Zibileko 103.1.c) edo 158.3.c) artikuluetan aurreikusitako ekintza-kasuren batean, dagokion baimen judizialaren kopia aurkeztu beharko du, Udal Erroldan adin txikikoa inskribatzea edo helbidez aldatzea baimentzen duena.

  

- Adin txikikoak gurasoak ez diren beste batzuekin erroldatzen direnean:

a) Beste bizileku batean bizitzeko gurasoek emandako baimena, gurasoen NANen fotokopiekin batera; eta, behar balitz, baimentzaileari zaintza eta babespea eman dion epai judizialaren kopia, salbu eta tutoretza edo harrera dagoela agiriz justifikatzen badu adin txikikoa erroldatzera doan etxebizitzako adin nagusikoak (edo erakundeak). 

Tutoretza, harrera eta adopzio kasuetan, ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da, bai eta indarrean egotearen zinpeko aitorpena ere.

b) Baimen-inprimakia, etxebizitzan bizi den adin nagusikoak sinatuta, okupazio-titulua egiaztatuko duena, eta baimentzailearen NANaren fotokopia erantsita.

- Ez-egiteagatiko alta denean:

Zinpeko aitorpena, adieraziz ez dagoela jasota edo behintzat ez dakiela jasota dagoenik Espainiako beste udalerri bateko Erroldan, ez eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldan ere.

- Europako Erkidegoko Estatu kideetako herritarren kasuan, eta Europako Esparru Ekonomikoaren parte diren Estatuetako herritarren kasuan:

Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta egotearen ziurtagiria.

OHARRAK:

Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du izapide-kudeaketa egokia izan dadin eta/edo egoki iritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu.

Interesatua nondik datorren eta etxebizitza haren helbide osoa eman beharko du.

Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza baimen iraunkorra ez duten atzerritarrei ohartarazten zaie bi urtetik behin berritzu beharko dutela inskripzioa Biztanleen Udal Erroldan eta epe horretan berritu ezean inskripzioa iraungi egingo dela.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

Biztanleen erroldan alta emateko eskaera egiten duten pertsonak (adingabeak izan ezik) nahiz etxe jabedunak eta etxean erroldatzea baimentzen duten pertsonak (jabeak, maizterrak edo azpierrentatzaileak) Idazkaritzako bulegoetara etorri eta aipatu agiriak aurkeztu behar dituzte.

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00 (Ikus zerbitzuaren egutegia)

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

e-maila: idazkaritza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna: 
Idazkaritza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

7/1985 legea, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 15-18. art.

Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 53. art. eta hurrengoak