UDALEKU IREKIAK 2023
PARTE-HARTZAILEAK
-
2011-2018 urte bitartean jaiotako haurrak.
-
Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du.
Antolaketa:
- HH4 eta HH5 (2017 eta 2018an jaiotakoak): San Martin Agirre ikastetxean.
- LH1 eta LH2 (2015 eta 2016an jaiotakoak): Aranzadi ikastolan.
- LH3, LH4, LH5 eta LH6 (2011, 2012, 2013 eta 2014n jaiotako haurrak): Mariaren Lagundia ikastolan.
- Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira (2011–2020 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta) baldin eta gutxieneko 12 laguneko taldea sortzen bada.
Gutxieneko 12 laguneko talde hau aste guztietan mantendu beharko da, hau da, laugarren asterako 12 laguneko minimora iritsi ezean ez da auzoan udaleku irekirik eskainiko.
- HH2 eta HH3 egin duten ikasleentzat ez da udaleku irekirik antolatuko baina herriko ikastetxeek antolatuko dute hauei zuzendutako aisialdi zerbitzua, bakoitzak bere ikastetxean. Informatu zure ikastetxean
IZEN EMATEA
Izen-ematea egiteko beste bide batzuk:
• INTERNETEZ
• UDALETXEAN – B@Z
-
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00
-
Ostegunetan: 07:30-15:00 eta 16:00-19:00
• LIBURUTEGIAN
-
Astelehenetik ostiralera: 8:30–20:30
-
Larunbatetan: 9:00–13:00
PREZIOA:
UDALEKU IREKIAK |
3 ASTEKO IRAUPENA |
4 ASTEKO IRAUPENA |
TARIFA SOZIALA 3 ASTE |
TARIFA SOZIALA 4 ASTE |
Lehenengo eta bigarren seme-alaba |
83€ bakoitza |
105€ bakoitza |
40€ |
50€ |
Hirugarren umea eta ondorengoak |
Dohainik |
Dohainik |
Dohainik |
Dohainik |
ORDAINKETA
Transferentzia bidez egingo da kontu hauetako batean:
-Euskadiko Kutxa (laborala): ES54 3035 0009 16 0090900017
-Kutxabank: ES69 2095 5070 71 1062071534
TARIFA SOZIALA UDALEKU IREKIETAN eta KIROL KANPUSEAN:
Tarifa soziala aplikatzeko baldintzak:
-Elkarbizitza unitateak Bergaran erroldatuta egon behar du.
-Elkarbizitza unitateak diru kopuru hau baino gutxiago jaso behar du urtean.
Bi pertsonako unitate familiarra. |
29.805,23 € |
Hiru pertsonako unitate familiarra. |
35.247,67 € |
Lau pertsonako edo gehiagoko unitate familiarra. |
40.689,91 € |
TARIFA SOZIALA ESKATZEKO PROZEDURA
- Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00
- Ostegunetan: 07:30-15:00 eta 16:00 - 19:00
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Unitate familiarra osatzen duten kide guztien NAN agiriak.
- Pertsona Fisikoen Errentaren azken ekitaldiko aitorpenaren agiria edo, bestela, egin ez izana justifikatzeko agiria (Ogasunean emango zaio agiri hau).
- Langabezian daudenek, Gizarte Segurantzako “lan-bizitza” agiria eta prestaziorik ez dutela jasotzen egiaztatzeko Lanbidek emandako agiria.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo antzeko laguntzarik jasotzen egonez gero, ez da aurkeztu beharko 2. eta 3 puntuetako dokumentazioa; baina aurkeztu egin beharko da DBE jasotzen ari izanaren egiaztagiria.
IZEN-EMATEA INTERNET BIDEZ
Formularioa osatu: https://forms.gle/ TV5RmEH63GHDvCvA8