Izenburua: 
Biztanleen errolda: erroldatze-bolanteak eta erroldatze-ziurtagiriak
Helburua: 

Helburua da eskaera egiten den unean bizikidetza edota bizilekua egiaztatzeko ziurtagiria edo bolantea lortzea, betiere une horretan Biztanleen Udal Erroldan jasota dauden datuen arabera.
Erroldatze-bolantea beste izen batzuekin ere ezagutzen da, hala nola, bizileku edo egoitza administratiboaren bolantea.

Norentzat: 

Bergarako Biztanleen Udal Erroldan dauden pertsona guztientzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Eskaera on-line:

Internet bidez erroldatze-bolanteak besterik ezingo dira eskatu edo lortu. Zerbitzu telematikoetara sartzeko, identifikatzeko sistema bat behar da: txartel edo sinadura digitala (NAN, IZENPE, CARMEFINA edo FNMT) edo B@kQ (anbulatorioan eta KZgunean eska daitezke).

Dokumentu elektroniko bat sortzen da, PDF formatuan, udalaren sinadurarekin.

Lortu nahi baduzu egin klik hemen.

Eskaera telefonoz edo posta elektronikoz:

Telefonoz edo posta elektronikotik eska daiteke erroldatze-bolantea edo/eta -ziurtagiria. Horretarako, eskaera egiterakoan eskatzailearen datu pertsonalak eman beharko dira (izena eta bi abizen, eta helbidea eta NAN).

Bertaratuta:

Erroldatze-bolantea edo ziurtagiria eskatzeko, nortasun identitatea ziurtatu behar da, eta horretarako eskatzailearen NAN aurkeztu behar da.

Elkarbizitzaren bolantea edo ziurtagiria eskatzen bada, horietaz gain F0144 inprimakia (“Biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena”) behar den bezala beteta eta helbide berean bizi diren adinez nagusiak diren guztiek sinatuta ere aurkeztu beharko da.

ZIURTAGIRIA EDO BOLANTEA JASOTZEA:

Ziurtagiria edo bolantea jasotzeko, eskatzailea bera Idazkaritzan aurkeztu beharko da eta bere nortasuna egiaztatzeko NANa aurkeztu.

Eskatzaileak, halaber, helbide berean erroldatutako adin txikikoen erroldatze-bolanteak edo -ziurtagiriak ere jaso ahal izango ditu.

Erroldatze- edo bizikidetza-ziurtagirian edo bolantean agertzen diren datuak eta dokumentua jaso behar duen pertsonarenak ez badatoz bat, “Biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena” inprimakia (F0144) behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da, pertsona interesdunaren NANaren kopiarekin batera.

BIDALKETA POSTA ARRUNTAREN BIDEZ

Telefonoz edo posta elektronikoaren bidez eskatutako bolanteak, horrela eskatzen bada, eskatzailea erroldatuta dagoen etxebizitzara bidaliko ditu Udalak, posta arruntaren bidez bi eguneko epean.

Ziurtagiria eskatu bada, epe hori luzatu ahal izango da.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 
 
Telefonoz: 943 779 109
 
Bertaratuta:
BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua
 
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)
Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna: 
Idazkaritza
Erabakitzeko epea: 
Eskaera egiterakoan adieraziko zaio noizko egongo den gertu bolantea edo ziurtagiria
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

7/1985 legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 15-18 art.

Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 53. art. eta hurrengoak

_