Izenburua: 
Biztanleen errolda; biztanleen baja
Helburua: 

Bergarako Biztanleen Udal Erroldan Bergarako Udalak pertsona bati baja ematea.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Bergarako biztanleen udal erroldan Bergarako Udalak pertsona bati baja eman diezaioke honako arrazoi hauengatik:

 

- Espainia barruan, beste udalerri batera ohiko bizilekua aldatu duelako

Kasu horretan, pertsona horrek ez dauka inolako gestiorik egin beharrik Bergarako Udalaren aurrean.

 

- Espainiatik kanpora badoa:

a) nazionalitate espainiarra badu

Bizitokia non duen, mugape horri dagokion Kontsulatuko Matrikula Erregistroan inskribatu beharko da.

Informazio gehiago: Kanpoko Arazoetako Ministerioa - Ministerio de Asuntos Exteriores 

b) Ez badu.

Nazionalitate espainiarra ez badu, gomendatzen da Bergarako Udalari horren berri ematea, errolda eguneratuta izateko.

 

- Heriotzagatik

Hildakoari biztanleen udal erroldan baja emateko sendikoek ez dute inolako gestiorik egin beharrik.

 

- Ofiziozko baja

Udalak, ofizioz edota etxebizitzaren jabeak edo maizterrak eskatuta, erroldan altan dagoen pertsona baten baja tramitatu dezake, Bergaran ohiko bizilekua ez izateagatik (Toki Entitateen Biztanlegoa eta Lurraldearen Mugaketarako Erregelamenduak -uztailaren 1eko 1690/1986 Errege Dekretuaren bitartez onartua, eta abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuaren eta abenduaren 15eko 3425/2000 Errege Dekretuaren bitartez aldatua- 72. artikuluan dioenari jarraituz)

 

- Arauz kanpo erroldatuta egoteagatik

Egiaztatuz gero Biztanleen Udal Erroldan erroldatuta dagoen pertsona bat beste udalerri bateko biztanleen udal erroldan dagoela  eta ohiko bizilekua han duela.

 

- Iraungitzeagatik

Egoitza-baimen iraunkorra ez duten atzerritarrek bi urtetik behin erroldatzea berritu behar dute, horretarako atzerritarrek erroldako izen-ematea berritzeko eskaera aurkeztuta 

Epe hori pasatzean erroldatzea berritu ez badu baja emango zaio.

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna: 
Idazkaritza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 15-18. art

Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 53. art. eta hurrengoak

Lotutako dokumentuak: