Zein laguntza jaso dezaket?

Etxea alokairuan jartzeko ondorengo laguntzak aurreikusten dira, programa desberdinen arabera:

  • Kontratua egiteko aholkularitza juridikoa
  • Etxearen asegurua egiteko diru laguntzak
  • Efizientzia energetiko ziurtagiria lortzeko diru laguntzak
  • Alokatzeko jartzen den etxean obrak egiten diren kasuan tasa eta zergen %50aren hobaria
  • Bizigune programan parte hartzeko egokitzapen obrak egiteko interesik gabeko maileguak
  • Udal programan (SURADESArekin bideratutako programan) parte hartuta, alokairua bergara.eus bitartez ikusgai jartzeko laguntza 
  • %150eko errekarguaren salbuespena.

Zein modalitate komeni zait?

Laguntza programa honek hutsik dagoen etxea alokairuan jartzeko hiru modalitate eskaintzen ditu:

  • Bizigune programa (Eusko Jaurlaritzarena)
  • ASAP programa (Eusko Jaurlaritzarena)
  • Udalak SURADESArekin elkarlanean Bergara.net orriaren bitartez bideratuko duena.

Zure behar edo/eta desioetara zein modalitate egokitzen den hoberen eta kasu bakoitzak zein laguntza jasotzeko aukera eskaintzen dizun jakiteko Udaletxera hurbil zaitezke asteazken goizean edo beste astegunetan Debagoieneko Mankomunitatera (bertan Suradesa-ko teknikariagatik galdetu behar duzu).

Nire etxebizitza bergara.eus-en ikusgarri jarri nahi dut

Laguntza hau Udal Programan (SURADESArekin elkarlanean bideratutakoa) parte hartzen duten etxe-jabeentzat bakarrik dago eskuragarri.

Bere etxebitiza Bergara.net orrialdean (horretarako sortuko den atal berezi batean) ikusgarri jarri nahi duten herritarrek honako pauso hauek eman beharko dituzte:

  1. SURADESAra jo beharko dute programan parte hartu nahi dutela esanez.
  2. SURADESAk euren etxebizitza tasatuko du alokairuagatik kobratu dezaketen gehiengo prezioa zehazteko.
  3. Etxea tasatuta, SURADESAk kodigo bat emango die etxe-jabeei.
  4. Kodigo horrekin, azpiko fomularioa beteko dute.

Hori eginda, datuak berariazkoak direla konprobatu ostean, eskaintza horren berri ahalik eta azkarren emango da Bergara.net orrialdean.