Izenburua: 
Jarduera-lizentzia behar duten jardueren baimena
Helburua: 

Jarduera-lizentzia behar duten jarduerak burutu ahal izatea.
Helburu hau lortzeko eskatzaileak eskaerarekin batera jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko du, eta Udalak IGOKA espedientea tramitatuko du.
3/1998 Lege Orokorrak (Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa) II. eranskinean (7/2012 legeak aldatua) A atalean zehazten ditu zeintzuk diren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Tramiteari hasiera emateko:

  • Eskaera-inprimakia (F0001)
  • Legalizazio (eta obra) proiektua (3 ale paperean eta formatu digitalean CD 1).

Tramitazioa burutu ondoren, jarduera martxan jarri aurretik:

  • Komunikazio-inprimakia (F0011), datu guztiak beteta.
  • Teknikari gaitu batek egindako ziurtagiria, non egiaztatuko den jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta indarrean dauden eta aplikagarri zaizkien araudi guztiak betetzen dituztela,  eta, hala dagokionean, ezarritako neurri zuzentzaileak ere betetzen dituztela.
  • Memoria teknikoa, apirilaren 23ko 7/2012 Legean ezarritakoari jarraituz, profesional gaitu eta eskudun batek idatzia.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren altaren agiria (kopia).
  • Ur zerbitzuarekin kontratua
Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere jarduera martxan jarri aurretik)

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

 

ORDUTEGIA:  Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Hirigintza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, 2. solairua

Telefonoa: 943 779 168

e-maila:  hirigintza@bergara.eus

Departamentu arduraduna: 
Hirigintza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Sei hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Baiespena
Legeak eta arauak: 

3/1998 legea Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra

7/2012 legea, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa

Plan Orokorra eta garapeneko hirigintza-dokumentuak