Udalaren asmoa da Administrazioko prozesuak erraztu, izapide burokratikoak kendu eta izapidetzea sinplifikatzea, beti ere indarrean dagoen legedia betetzeko bermearekin.

Udalari bidezkoa iruditu zaio obra txikietarako lizentzien eskaera eta izapidetzea ahalik eta modu errazenean arautzea.

Ekainaren 30eko 2/2006 Legearen —Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoan— 1. artikuluan eta udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Ordenantzan jasotzen dira udal-lizentzia eskatzera derrigortuta dauden obrak.

Gauzak horrela, ordenantza honen artikuluetan jasotzen dira obra txikien inguruko definizioa eta izapideak.