Izenburua: 
Obra txikien udal-baimena eskatzea
Helburua: 

Obra txikien deitura izango dute etxebizitzetan egiten diren eta proiektu teknikoa behar ez duten jarraian zehazten diren etxe barruko obra xumeak:
- Sukaldea berriztu
- Komuna berriztu
- Zorua aldatu
- Barruko arotzeria aldatu
- Kalefakzioa ezarri edo aldatu
- Argiteriako instalazioa berriztu
“Obra txiki” moduan zehazten ez direnak “obra handi” moduan tramitatuko dira.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

“Obra txikietarako baimen-eskaria” (F0039 inprimakia), behar bezaka beteta

- Aurrekontua(k).

 

Obra egiteko baimen eskaera erregistratu eta hurrengo egunetik zenbatuta 10 eguneko epean Udal honetako Kontuhartzailetza bulegoetan dagozkion tasak eta zergak ordaindu behar dira
Bestela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legeak 68. artikuluaren arabera,  eskaera bertan behera uzten dela ulertuko da, eta aipatutako Legearen 21. Artikuluan aurreikusitako moduan beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.

 

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere obrak hasi aurretik)

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

Harremanetarako eta argibide gehiagorako:

Hirigintza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, 2. solairua

Telefonoa: 943 779 168

e-maila: hirigintza@bergara.eus

Departamentu arduraduna: 
Hirigintza
Erabakitzeko epea: 
Obra baimena emanda duela ulertuko da, eskaera orrian zehazten diren baldintzekin, eskatzaileak udaleko zerga eta tasak ordaindu eta, gehienez ere bost laneguneko epean Udalak kontrakorik adierazten ez badu.
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Baiespena
Legeak eta arauak: 

2/2006 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa

2187/1978 Errege Dekretuaren bidez onartutako Hirigintza Alorreko Araudia

- 7/2012 Legea, zenbait lege aldatzekoa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako barne-merkatuko zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Direktibari egokitze aldera

Oharrak: 

Ez dira obra txikiak izango leihoen aldaketak, elementu amankomunetan (fatxada, atari, eskailera…) egiten diren obrak, ezta eraikinaren egitura ukitzen dutenak ere.
“Obra txiki” moduan zehazten ez direnak “obra handi” moduan tramitatuko dira.