Izenburua: 
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia-eskaera eta animalien erregistroa
Helburua: 

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia ematea edo berritzea; eta animaliak erregistratzea. Bi tramite dira, baina banaka edo batera egin daitezke.
Lizentzia bost urtetik bost urtera berritu behar da.

Norentzat: 

Bergaran bizi diren 18 urtetik gorako herritarrentzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Lizentzia eskatzeko:

  • Lizentzia-eskaera (F0051), behar bezala beteta
  • NANaren fotokopia.
  • Ahalmen fisikoaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria, azterketak egiteko baimena duen zentro batek emandakoa, betiere eskaera aurkeztu aurreko hiru hilabetean.
  • Aurrekari penalen agiria, edo interesdunaren izenean eskatzeko baimena sinatzea.
  • Zinpeko aitorpena (F0050 eredu ofizialaren araberakoa), non adieraziko den eskatzaileari ez zaiola ezarri, lege-hauste larri edo oso larriren bat egiteagatik, 50/1999 Legeko 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigor gehigarrietako bat ere (50/1999 Legea: 1999ko abenduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko Lege Araubideari buruzkoa).

Animalia erregistratzeko:

Aurkezteko epea: 

Edozein unetan.

Baina, hala ere, honako epe hauek kontuan hartu behar dira:

- Behin lizentzia eskuratuta, hamabost egun dituzu txipa jartzeko eta Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan izena emateko eskatzeko.

- Txipa hilabete bat bete aurretik jarri behar zaio animaliari, edo eskuratu zenuenetik hilabete bat iragan aurretik. Baina hori egiteko, aurrez lizentzia eduki behar duzu

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Udaltzaingoa. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; larunbatetan: 09:00-13:00

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 106

e-maila: udaltzaingoa@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna: 
Udaltzaingoa
Erabakitzeko epea: 
Hilabete bat
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko Lege Araubideari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea

287/2002 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena (Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko Lege Araubideari buruzkoa).

Gaiak: 
Oharrak: 

Lizentziak bost urteko iraupena du. Epe hau igarotakoan, berritu egin behar da.