Izenburua: 
Bide publikoan terrazak lehenengo aldiz jartzeko baimena lortzeko kontsulta egitea
Helburua: 

Legeztatuta dauden ostalaritzako jardueren osagarri gisa, lurzoru publikoan terrazak jartzeko baimenari buruzko kontsulta egitea, baita horien instalazio osagarrietarako ere (itzalkinak…).
Lehenengo aldiz terraza bat jarri aurretik, edo aldaketa nabaria ematen denean, ezinbestekoa da kontsulta hau egitea.

Norentzat: 

Ostalaritzako jarduera bat baimenduta duten pertsona fisiko edo juridikoentzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  •  Eskaera orria (F0058) behar bezala beteta.
  • Okupazioaren azterlana, gutxienez puntu hauek zehazten dituena:
  • Lokalaren kokalekua o Instalazioak hartuko duen azalera
  • Fatxadaren luzera eta ondorioz sortuko diren pasabideen zabalera
  • Dagoen edozein oztopo finkoen berri (trafiko seinaleak, eserlekuak, zuhaitzak, hiri altzariak, etab.)
  • Planoa non jasoko den instalazioak hartuko duen bide publikoaren zatian mahai eta aulkiak nola banatuko diren.
  • Instalatu nahi duen mahai, aulki eta itzalkinen modeloa.
  • Aldamenekoen baimen idatzia. Instalazioak edo okupazioak ezin dira izan establezimenduak duen fatxadaren luzeraren baino handiagoak. Handiagoak izateko aldamenekoen baimen idatzia aurkeztu beharko da.
    Ez da baimen horren premiarik izango, espaloiak 4-5 metro libre utzi eta hortik aurrera eskatutako okupaziorako aukera ematen duenean. Udalak erabakiko du kasu bakoitzean aplikatuko den zabalera
Aurkezteko epea: 

Edozein momentutan, baina okupazioa egin aurretik.

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

e-maila: idazkaritza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio.

Departamentu arduraduna: 
Idazkaritza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa Toki-erakundeen ondasunen erregelamendua onartzen duena

296/1997 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomi Elkartearen eremuan

210/1998 Dekretua, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak ezarri eta jarduera horien beste alderdi batzuk arautu dituen abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua aldatzen duena

36/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena

14/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena

Lotutako dokumentuak: 
Oharrak: 

Tramite hau hasteko eskaera derrigorrez eskabide normalizatua (F0058) erabilita aurkeztu behar da. Inprimaki honetan behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da.

Aldaketa nabaria ulertuko da mahaien kopurua aldatzea, kokalekua, etab.