Izenburua: 
Alokairu soziala bultzatzeko udal laguntzen programa. Udaleko etxebizitza-programan sartzeko kontsulta
Helburua: 

Hutsik dauden etxebizitzen jabeei etxeak alokatzeko beste aukera bat ematea,  Bizigune eta ASAP programek ematen dieten aukeraz gain.

Udal programan sartzeko etxebizitzek bizigarritasun-baldintzak bete behar dituztenez, eta jaso dezakeen gehieneko errenta Udalak zehaztuko lukeenez,  horren gaineko kontsulta egitea da tramite honen helburu zehatza.

Norentzat: 

Bergaran hutsik dauden etxebizitzen jabeentzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  • Informazio eskaera inprimakia (F0063 inprimakia), behar bezala beteta. Eskaera hori jabe eta/edo usufruktudun guztiak sinatuta aurkeztuko da.
  • Jabe eta/edo usufruktudun guztien NANaren fotokopia.
  • Jabetza Erregistroko ohar soila
Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua.

 

ORDUTEGIA:  Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus  zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Hirigintza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, 2. solairua

Telefonoa: 943 779 168

e-maila:  hirigintza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna: 
Hirigintza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Oharrak: 
  • Kontsulta egiteko derrigorrezkoa da Udalak emandako inprimakiak erabiltzea eta jabe eta usufruktuari denek sinatzea.
  • Alokairuaren baldintzak (tartean kobratu daitekeen gehieneko errenta etxebizitzak bizigarritasun baldintzak betetzen baditu) Udalak jarriko ditu Suradesaren laguntzaz. 
    Suradesa  sozietate anonimo bat da, eta udal hau bertako partaide da, Deba Garaiko beste udal batzuekin batera
  • Udal programan sartutako etxebizitza ezin da egon Bizigune eta ASAP programetan


    Informazio gehiago nahi izanez gero:

    * asteazkenetan Bergarako udaletxean Suradesako teknikariak emango du 09:30etik 13:00etara.

    * Asteko edozein egunetan Suradesan (Nafarroa etorbidea 17- Arrasate) bulego-ordutegian. Telefonoa: 943 79 33 99

     

    .