Izenburua: 
4. kategoriako armak edukitzeko, A eta B motako txartelak eskuratzea
Helburua: 

4. kategorian sartzen diren armak edukitzeko udal baimena lortzea.

Norentzat: 

14 urtetik gora izan eta aipatzen diren arma bat eskuratu duten herritarrentzat, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Bergaran erroldatua izatea
  • 14 urte baino gehiago izatea (18 urte baino gutxiagokoek guraso agintedunaren edo tutoreen baimena behar dute)
  • Baldintza fisiko edo psikikoengatik galarazitakoek ezin izango dute armarik eduki edo erabili, inola ere ez.
  • Baldintzak eta arautegia onartzea.

Txartelak horretarako prestatuak dauden lekuetan erabiltzeko eta eramateko bakarrik balio du.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  • Eskaera inprimakia (F0067), behar bezala beteta.
  • Arma-dendan emandako txartelak, behar bezala beteta: arma txartelaren 3 ale eta titularraren datuak jasotzekoa bi ale.
    • 14-16 urte bitarteko adinekoek gurasoen datuekin bete beharko dute eta sinatu ere.
    • 16-18 adin tartekoek, titularrak izango dira eta txartela bere datuekin aurkeztuko dute baina guraso batek ere sinatuta ekarriko du.
  • Eskatzailearen identitate agiriaren jatorrizkoa eta kopia
    • Adingabekoen kasuetan, baita ere guraso agintedunaren edo tutoreen identitate agiriaren jatorrizkoa eta kopia
  • Transmisioa denean, gaur egungo jabearen NAN edo AIZen kopia
  • Arma edo armak
Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

 

BULEGOA:  Udaltzaingoa. Udaletxea, beheko solairuan.

 

ORDUTEGIA: Astelehenetik larunbatera, goizeko 08:30etik 13:30era

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 106

Emaila: udaltzaingoa@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna: 
Udaltzaingoa
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

137/1993 Errege Dekretua, Armen Araudia onartzen duena

976/2011 Errege Dekretua, Armen Araudia aldatzen duena

INT/2860/2012 agindua, airsoft eta paintball motako aisialdi-kirol jardueretan erabiltzeko arma jakin batzuen aplikaziozko erregimena arautzen duena

Lotutako dokumentuak: 
Gaiak: 
Oharrak: 

Urtarrilaren 29ko ED 137/1993 Arma Araudiaren 3. art.
INT agindua 2860/2012, abenduaren 27koa

A Motako txartela: baimen honek 4. kategoria barruan dauden arma hauetarako balio du.
1.- Karabinak eta pistolak, tiro erdi automatikoak eta errepikakoak, eskopetekin parekatuak ez dauden aire eta beste gas konprimituek eragindako egite bikoitzeko errebolberrak eta disparatzeko sistema automatikoa duten aisialdiko edo kiroletako armak.
Iraupena: 5 urte

B Motako txartela: baimen honek 4. kategoria barruan
dauden armetarako balio du.
2.- Arima leun edo marraduneko eta tiro bakarreko karabinak eta pistolak, eskopetekin parekatuak ez dauden aire eta beste gas konprimituek eragindako eragite bakuneko errebolberrak eta malgukiz edo erresortez eragindako aisialdiko edo kiroletako armak.
Iraupena: iraunkorra.