Izenburua: 
Alokairu soziala bultzatzeko udal laguntzen programa. Etxebizitza udal programan sartzeko eskaera
Helburua: 

Hutsik dauden etxebizitzen jabeei etxeak alokatzeko Bizigune eta ASAP programek ematen dieten aukeraz gain beste aukera bat ematea. Aukera hau ez da bateragarria Bizigune edo ASAP programekin.

Udal programan sartzeko aurrez udalari kontsulta egin eta honek erantzunda izan beharko du. Erantzun horretan jasotako baldintzak betetzen badira, tramite honen helburua zehatza da, etxebizitza udal programan sartzea.

Norentzat: 

Bergaran hutsik dauden etxebizitzen jabeentzat

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

1. Jabeak etxebizitza udal programan sartzeko interesa balu eta etxebizitzak bizigarritasun baldintzak betetzen baditu:

  • Alta eskaera orria (F0066 inprimakia)  behar bezala beteta. Eskaera hori jabe eta/edo usufruktudun guztiak sinatuta aurkeztuko da
  • Jabe eta/edo usufruktudun guztien NAN fotokopia  (bakarrik kontsultarekiko aldaketarik balego aurkeztu beharko dira)
  • Erregistroko ohar soila (bakarrik kontsultarekiko aldaketarik balego aurkeztu beharko dira)
  • Efizientzia energetikoaren ziurtagiria.

 

2.- Jabeak etxebizitza udal programan sartzeko interesa balu eta etxebizitzak bizigarritasun baldintzak ez baditu betetzen:

  • Jabeen aitorpena-idatzia (F0068 inprimakia) etxebizitza udal programan sartzeko konpromisoa hartuz,  behar bezala beteta. Idatzi hori jabe eta/edo usufruktudun guztiak sinatuta aurkeztuko da
  • Jabe eta/edo usufruktudun guztien NAN fotokopia (bakarrik kontsultarekiko aldaketarik balego aurkeztu beharko dira)

Ondoren, obrak egiteko baimena eskatuko du, eta udalak baimena ematean zehaztutako epean obrak burutu beharko ditu.

Obrak amaitutakoan etxe jabeak Bergarako Udalari jakinaraziko dio obrak amaitu dituela, eta hark Suradesaren bitartez ikuskatu ondoren baldintzak betetzen dituela ikusiz gero, 1.  puntuan jasotakoa burutuko da.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

 

ORDUTEGIA:  Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Hirigintza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, 2. solairua

Telefonoa: 943 779 168

e-maila:  hirigintza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna: 
Hirigintza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Oharrak: 
  • Tramite hau egin aurretik derrigorrezkoa da kontsulta eginda eta udalak erantzunda izatea. Ikus kontsultarako tramitea

  • Alokairuaren baldintzak Udalak jarriko ditu Suradesaren laguntzaz.
    Suradesa sozietate anonimo bat da, eta Bergarako Udala bertako partaide da, Deba Garaiko beste udal batzuekin batera.

  • Udal programan sartzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:
    • Ezin izango da etxebizitza Eusko Jaurlaritzako Bizigune edo Asap programetan sartuta egon.

    • Etxebizitza hutsik egon beharko du.

    • Kobratu daitekeen gehienezko errenta izango da Bergarako Udalak (Suradesaren bitartez)  zehaztutakoa, eta gehienez ere 400 eurokoa/hileko, zergak kanpo, lehen urtean.
      Udalak zehaztuko duen gehienezko errenta horretan ez dira sartuko etxebizitzaren ura, gasa, argindarra, kalefakzioa, eta abarren kontsumoetatik eratorritako gastuak. Gastu hauek maizterraren kontura izango dira. Jabearen kontura izango dira ordea, jabekide bezala ordaindu beharrekoak.

    • Egiten den alokairu-kontratua gutxienez urte batekoa izango da. Luzatuko balitz, errenta hurrengo urteetan urtero eguneratu ahal izango da aurreko urteko Estatuko KPIaren arabera.

    • Behin sartutakoan gutxienez 3 urtez programaren barruan mantendu beharko da etxebizitza. Eta hutsik dagoenean udaleko web orrian prestatu den atalean alokagai azalduko da.

 

  • Udal programan sartzeko eskaeraren gaineko oharrak
    • Udal programan sartzeko aukera aurkeztuta, Bergarako Udalak klabe bat emango dio jabeari etxebizitza Udaleko web-orrian agertzeko aplikazioan sartzeko; gainera, behar izanez gero, aplikazioan datuak sartzeko laguntza emango zaio.
      Klabe horren erabilera zuzenaren erantzule jabea bera izango da, eta ez Udalak ezta Suradesak ere ez dute inolako erantzukizunik izango.

    • Eskaera aurkezteak berarekin dakar udal programan gutxienez hiru urtez parte hartzeko konpromisoa.

    • Klabea ematen zaion momentutik kontatzen hasita, gehienez ere 7 egun naturaleko epean etxebizitza programan sartu beharko du (hau da, etxebizitzari udal web orrian alta emango dio)

 

  • Udal programan sartzeko konpromisoaren gaineko oharrak
    • Konpromisoa hartu ondoren obrak egiteko baimena eskatuko du, eta udalak baimena ematean zehaztutako epean obrak burutu beharko ditu.

    • Obrak amaitutakoan etxe jabeak Bergarako Udalari jakinaraziko dio obrak amaitu dituela, eta hark Suradesaren bitartez ikuskatu ondoren baldintzak betetzen dituela ikusiz gero, udal programan sartzeko eskaerari dagokion tramiteak (gorago jaso direnak) burutuko dira.