Izenburua: 
Obra handien udal-baimen eskaera
Helburua: 

Udalak baimentzea "Obra txikia" bezala izendatuta ez dauden guztiak (Bergarako udalean obra txikien udal-baimena lortzeko prozedura laburtua eta azkarra arautzen duen ordenantzaren arabera).

Adibidez:

  • Eraikuntza obra berriak,
  • Eraberritze obrak elementu amankomunei (fatxada, atari, eskailera...) edota egiturari ukitzen diotenak
  • Urbanizazio lanak
  • Lur mugimenduak
  • Leihoen aldaketak
Norentzat: 

Interesatuta dagoen edozein pertsona fisiko edo juridikoa

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
Obra egiteko baimen eskaera erregistratu eta hurrengo egunetik zenbatuta 10 eguneko epean Udal honetako Kontuhartzailetza bulegoetan dagozkion tasak eta zergak ordaindu behar dira
Bestela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legeak 68. artikuluaren arabera,  eskaera bertan behera uzten dela ulertuko da, eta aipatutako Legearen 21. Artikuluan aurreikusitako moduan beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.
Aurkezteko epea: 

Mugagabea (beti ere obrak hasi aurretik)

Eskabidea non aurkeztu: 

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

Harremanetarako eta argibide gehiagorako:

Hirigintza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, 2. solairua

Telefonoa: 943 779 168

Helbide elektronikoa: hirigintza@bergara.eus

Departamentu arduraduna: 
Hirigintza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Baiespena
Legeak eta arauak: 

2/2006 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa

2/2008 Errege Dekretu Legegilea, ekainaren 20koa, Lurzoruaren Legearen Testu Bategina onartzen duena

2187/1978 Errege Dekretuaren bidez onartutako Hirigintza Alorreko Araudia

Plan Orokorra eta garapeneko hirigintza-dokumentuak

Oharrak: 

Eskaera egin aurretik udal teknikariekin egotea gomendatzen da.

Obraren izaeraren arabera, arautegi berezia aplikatu ahal izango zaio eskaerari.

Eskaera aurkeztu izanak ez du aukerarik ematen obrak egiten hasteko; izan ere, udalak baimena eman arte itxaron behar da.

Eskaera hau Udal Erregistroan aurkeztu behar da eta, bertan zigilua eman ondoren, araudiaren arabera dagozkion tasak eta zergak ordaindu behar dira (gehienez ere 10 eguneko epean) Udal Kontuhartzailetzan.