Izenburua: 
Herriko jaietan kale-salmentako postuak jartzeko eskaera
Helburua: 

Pentekoste jaietan, Udalak baimendutako eremuetan, kalez kaleko salmenta egiteko baimena ematea eta tokia esleitzea.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisikoa zein juridikoa.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  • Eskaera orria (F0060), behar bezala beteta
  • Identifikazio agiria (NAN, AIZ, Pasaportea,…)
  • Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenean, alta emanda dagoela agiria (eskaera egiteko momentuan, edo lizentzia jasotzen den unean aurkeztu beharko da).
  • Jarduera ekonomikoetan alta emanda dagoela ziurtagiriak
  • Elikagaiak saltzeko, janari-erabiltzaile agiria
  • Erantzukizun zibileko asegurua kontratatua izanaren agiria (azken ordainagiria)
  • Salgaiaren arabera legez eskatu daitezkeen agiriak.
  • Jarduera horretan lanean beste pertsona batzuk edukiz gero, horiek gizarte segurantzan alta emanda izatearen agiriak ekarri beharko dituzte, eta lan harremana demostratuko dute.
  • Atzerritarrei dagokienez, dagozkien egoitza- eta lan-baimenak lortu izana egiaztatzen duten agiriak, edota egoitza izateko eta lan egiteko gaitasuna ematen dien beste edozein agiri.
Aurkezteko epea: 

Martxoaren 31a baino lehen.

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA:

BULEGOA: Udaltzaingoa. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik larunbatera, goizeko 08:30etik 13:30era

POSTAZ:

Helbidea: Bergarako Udala. San Martin Agirre plaza, 1 20570 BERGARA

e-POSTAZ:

udaltzaingoa@bergara.eus

FAXEZ:

943 779 163

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 106

e-maila: udaltzaingoa@bergara.eus

Departamentu arduraduna: 
Udaltzaingoa
Erabakitzeko epea: 
Hilabete bat
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Gaiak: 
Oharrak: 

Udalak edozein momentutan konprobatu ahal izango du aurkeztutako dokumentazioa. Horretarako dokumentazio originala aurkeztea eskatuko da.

Epea bukatutakoan, jasotako eskaeren artean zozketa bidez esleitzen dira postuak/baimenak. Zozketaren emaitzak, jaietako hasiera data baino hilabete bat lehenago argitaratuko dira udal web orrian (www.bergara.eus) eta udalaren iragarki taulan. Bertan jasoko da ordaindu behar duten tasa eta zein egunerako