Izenburua: 
Bide publikoan terrazak jartzeko udal baimena eskatzea
Helburua: 

Legeztatuta dauden ostalaritzako jardueren osagarri gisa, lurzoru publikoa terrazekin okupatzeko baimena ematea, horien baldintza eta ezaugarriak zehaztu ondoren.

Derrigorrezkoa da baimen hau eskatu aurretik kontsulta eginda izatea (“Bide publikoan terrazak lehenengo aldiz jartzeko baimena lortzeko kontsulta” prozedura).

Lizentzien iraupena hilabete natural batekokoa izango da gutxienez, eta baimendutako epealdia bukatutakoan, automatikoki bertan behera geldituko da lizentzia.

Norentzat: 

Ostalaritzako legezko jardueretako (hala nola taberna, jatetxe, kafetegi, gozotegi) pertsona fisiko edo juridikoentzat edo aipatutako jardueren antzekoa emateko baimena dutenentzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Eskaera orria (F0037) behar bezala beteta

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere terraza jarri aurretik)

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

Helbide elektronikoa: idazkaritza@bergara.eus

Departamentu arduraduna: 
Idazkaritza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Eskaerak kontsulta egitean zehaztutako baldintzak betetzen baditu eta eskatzaileak tasa kitatu badu, baimena automatikoki emanda ulertuko da ordainketa egiten duen momentutik, Udalak hamabost laneguneko epean kontrakorik adierazten ez badu
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Baiespena
Legeak eta arauak: 

1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa Toki-erakundeen ondasunen erregelamendua onartzen duena. - 296/1997 Dekretua, abenduaren 16koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen

296/1997 Dekretua, abenduaren 16koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomi Elkartearen eremuan

210/1998 Dekretua, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak ezarri eta jarduera horien beste alderdi batzuk arautu dituen abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua aldatzen duena

36/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena

14/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena

Lotutako dokumentuak: 
Oharrak: 

Eskariak betetzen laguntzeko, normalizatutako eskaera orria du Udalak. Inprimaki honetan behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da; beraz dagokion inprimakia erabili behar da.

Baimen eskaera derrigorrez terraza jarri aurretik aurkeztu behar da.