Izenburua: 
Galdutako gauzak entregatzea eta eskuratzea
Helburua: 

Edozein herritarrek kalean galduta ikusitako edozein objektu Udaltzaingoan entregatzea, bere jabeari bueltatzen saiatzeko.

Galdutako objektuak eskuratzea nahi duenak jabea dela ziurtatu beharko du.

Adingabeek beren guraso, tutore edo legezko ordezkariarekin bertaratu behar dira

Norentzat: 

Edozein herritar.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Galdutako gauzak entregatzeko:

  • Entregatzen den objektua baliozkoa bada, aurkitu duena identifikatuko da.

Galdutako gauzak eskuratzeko:

  • Eskatzailearen nortasun agiria. Adingabeek beren guraso, tutore edo legezko ordezkariarekin bertaratu behar dira
  • Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu behar da
  • Galerari buruzko datuak eman behar dira: eguna eta tokia
  • Jabetza ziurtatzen duen edozein agiri
  • Mugikorren kasuan, hauexek ekarri behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura non IMEI kodea azaltzen den, eta/edo PIN zenbakia
  • Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak ekarri behar dira, bitxiaren bikotekidea edo bitxiaren faktura, edota bitxiaren jabe gisa identifikatzen duen beste edozein datu.
Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Udaltzaingoa. Udaletxea, beheko solairuan.

ORDUTEGIA: Astelehenetik larunbatera, 08:30etik 13:30era

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 106

Emaila: udaltzaingoa@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio.

Departamentu arduraduna: 
Udaltzaingoa
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

10/1995 Lege organikoa, Kode Penalarena, 253 eta 623.4 artikuluak

Kode zibila, 615. artikulua

Lotutako dokumentuak: 
Oharrak: 

Legezko jabea ez bada bi urtetan azaltzen, entregatu duenak eskuratzeko aukera izango du.

Baliozkoak ez diren objektuak (arropa, aterkiak, betaurrekoak...) aprobetxatu asmoz, bi hilabete pasa ondoren hainbat erakundetara bidaltzen dira.

Mugikorrrak, datuak babesteari buruzko legea dela medio, birziklatu egiten dira