Izenburua: 
Lehen erabilpeneko baimen-eskaera
Helburua: 

Lehen erabilpeneko baimenaren helburua bakar-bakarrik da:

a) Eraikitako eraikina eta aldi berean egindako urbanizazioa, horrelakorik balego, eta baita higiezinetan egindako elkarketak eta banaketak ere, era egokian egin direla egiaztatzea, hau da, proiektu teknikoaren arabera eta bere egunean emandako hirigintza-baimenaren arabera.

b) Egiaztatzea eraikitakoak baldintza tekniko guztiak betetzen dituela segurtasun, osasungarritasun eta apaindura publikoei dagokienean.

c) Baieztatzea eraikin hori erabilera jakin baterako izan daitekeela.

Norentzat: 

Obra-sustatzailea.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Eskaera-orria (F0073 inprimakia), behar bezala beteta

- Obren amaiera-ziurtagiria, dagokion Kolegio Ofizialak bisaturik; bertan ziurtatuko da obrak eginak direla onarturiko proiektuaren eta ezarritako baldintzen arabera. Ziurtagiri horren barruan obra-bukaerako kitapena ere jaso beharko da.

- Obra-zuzendariaren ziurtagiria; bertan ziurtatuko da obrak egitean bete egin direla Eraikuntzaren KodeTeknikoko Oinarrizko Dokumentua-Suteen aurreko Segurtasuneko xedapenak, eta lizentzian ezarritako Sutearen aurkako Babes-baldintzak.

- Plano bisatua, 1:500 eskalakoa, egindako ur- eta saneamendu-lotuneen eta gainerako azpiegiturena.

- Eraikinaren elementu guztien alta Hiri-lurren Katastroan (U4 eredua).

- Eraikinaren fatxada guztien argazkiak, 18x24 neurrikoak.

- Planoak, 1:500 eskalakoak, udal kartografiakoen gainean eginak, eta bertan jaso beharko dira partzelaren behin betiko egoera, egin diren eraikuntzak eta gainazaleko eraikinak, eta altimetrian izandako aldaketak.

- Obraren egiazko aurrekontuaren azken ziurtagiri bisatua.

- Obraren egiazko azken egoeraren memoria eta behin betiko planoak.

- Obra berriaren deklarazio-eskrituraren fotokopia.

Aurkezteko epea: 

Obra bukatutakoan

Eskabidea non aurkeztu: 

BULEGOA:

Idazkaritza. Udaletxea.

San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: 

Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30

Larunbatetan: 09:00-13:00 (ikus zerbitzuaren egutegia)

Harremanetarako:

Hirigintza. Udaletxea.

San Martin Agirre 1, 2. solairua

Telefonoa: 943 779 168

e-maila:  hirigintza@bergara.eus

Departamentu arduraduna: 
Hirigintza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

2/2006 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa

2/2008 Errege Dekretu Legegilea, ekainaren 20koa, Lurzoruaren Legearen Testu Bategina onartzen duena

2187/1978 Errege Dekretua, Hirigintza alorreko Diziplina Araudia onartzen duena, lurzoru-araubideari eta hiri-antolamenduari buruzko legea aplikatu eta garatzeko asmoz.

8/2011 Errege Dekretu Legegilea, hipoteka-zordunak laguntzeko, gastu publikoa kontrolatzeko, eta toki-erakundeek enpresekin eta autonomoekin dituzten zorrak bertan behera uzteko, enpresa-jarduera sustatzeko, eta administrazioa eraberritzea indartu...

Oharrak: 

Eskaera egin aurretik udal teknikariarekin egotea gomendatzen da.

Eskaera hau Udal Erregistroan aurkeztu behar da eta, bertan zigilua eman ondoren, araudiaren arabera dagokion tasa ordaindu behar da (gehienez ere 10 eguneko epean) Udal Kontuhartzailetzan.

U-4 eredua (eraikinaren elementu guztien alta Hiri-lurren Katastroan) eta horren inguruko informazioa Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuko web orrian, "zergak ereduak" atalean, eskuratu daiteke.