Espediente zenbakia: 
LAAU / IDA /2017 /0005
Deialdiaren xedea: 

Oinarri-arau hauen xedea da Bergarako Udal­tzaingoaren Ikuskapen-eskalako Ofizial ondoko kategorian sar­tzeko hautaketa-prozedura arautzea, ­hutsik dagoen «OFIZIAL ONDOKO UDALTZAINBURU » lanpostua horni­tzeko.

Bergarako Udaleko karrerako agente lehenei eta agenteei mugatutako oposizio-lehiaketa bidez hautatuko da, eta prestakun­tza-ikastaro batez eta hauta­tze-frogaren izaera duen praktikaldi batez osatuko da.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOan argitaratua: 
2017-04-07
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Hautaketa-prozeduran parte har­tzeko onar­tua izateko, baldin­tza hauek guztiak eta bakoi­tza bete beharko dira:           

1.      Karrerako  fun­tzionarioa izanik, zerbi­tzu aktiboko egoeran egotea Bergarako Udal­tzaingoko Agente Lehenen  edo Agente kategorian, eta lau urtez egiaz eskainitako zerbi­tzuak beteta izatea kategoria horretan.

Benetan egindako zerbi­tzuen aldia zenbatuko da uztailaren 17ko Euskadiko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen 59.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.      Hutse­gite larria edo oso larria egiteagatik zigorrik jaso ez izana, ezarritako san­tzioa deusezta­tzea lortu ezean.

3.      Bete beharreko eginkizunak bete­tzea erago­tziko duen arazo fisikorik edo gaixotasunik ez eduki­tzea, betiere 36/2004 Dekretuak ezarritakoaren arabera (otsailaren 17ko 36/2004 Dekretua, Euskal Herriko Polizia Hautatu eta Presta­tzeko Araudiaren Dekretuaren bigarren aldaketa), egoki iri­tzi­tako mediku-azterketak egin ondoren.

4.       B klaseko edo baliokidea den gida-baimenaren jabe izatea.

5.      Goi batxi­ler, goi mailako lanbide-heziketa edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

6.      4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara-maila, derrigorrezkoa. Hala ere 1990eko uztailaren 24ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiari jarraituz, 3. hizkuntz eskakizuna dutenak ere onartuak izango dira, eta plaza ateratzen duenak urte eta erdiko epea izango du 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko. Horrela egingo ez balu, izendapena indargabetu eta eskubide guztiak galduko lituzke.

Eskatutako baldin­tzak eskabideak aurkezteko epea buka­tzen den egunean bete beharko dituzte izangaiek –euskara-eskakizunarena izan ezik–, eta hautespen-prozesuan mantendu beharko dira izendapena egin arte.   

Deialdiaren egoera: