Helburua: 

4. kategorian sartzen diren armak edukitzeko udal baimena lortzea.

Norentzat: 

14 urtetik gora izan eta aipatzen diren arma bat eskuratu duten herritarrentzat, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Bergaran erroldatua izatea
  • 14 urte baino gehiago izatea (18 urte baino gutxiagokoek guraso agintedunaren edo tutoreen baimena behar dute)
  • Baldintza fisiko edo psikikoengatik galarazitakoek ezin izango dute armarik eduki edo erabili, inola ere ez.
  • Baldintzak eta arautegia onartzea.

Txartelak horretarako prestatuak dauden lekuetan erabiltzeko eta eramateko bakarrik balio du.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea