Kalean da Iraileko kultur gida
admin-k Og, 2012-08-30 15:33-n bidalia
San Martin jaetarako danborradaren entseguak
admin-k Og, 2012-08-30 15:31-n bidalia
Irailaren 3, 4, 6 eta 10, 11, 12, 13 izango dira San Martin jaietako haur eta nagusien danborradetako entseguak, Udal pilotalekuan.
Arratsaldeko 19:00etan haurren txanda izango da. Parte hartzaileak 4 urtetik gorakoak izango dira, 4 urtetik beherako haurrek ezin dute ez danborradan ez entseguetan parte hartu.
Bai entseguetan bai danborrada egunean gerrikoa eraman behar da, danborra eusteko.
Nagusien entsegua, arratsaldeko 20:00etan izango da goian aipatutako egunetan eta tokian.
Ostegun honetan izango da Bermugaren azken emanaldia
admin-k Al, 2012-08-20 11:13-n bidalia
Madalena plazako kontenedoreak ezingo dira erabili denboraldi batean
admin-k Ar, 2012-08-14 11:29-n bidalia
Zonaldean hainbat obra egingo dira 2012ko abuztuaren 14tik irailaren 3ra arte.
Komenio kaleko lur-azpiko kontenedoreekin gertatzen den bezala, Madalena plazakoak ere ezingo dira denboraldi batean erabili. Hainbat konponketa egin behar dira zonaldean eta kamioiak ezingo ditu hustu. Horregatik, 2012ko abuztuaren 14tik irailaren 3ra arte ezingo dira erabili.
Komenio kaleko lur-azpiko kontenedoreak ezingo dira erabili denboraldi batean
admin-k Og, 2012-08-09 14:53-n bidalia
Kontenedoreetan hainbat konponketa egingo dira 2012ko abuztuaren 13tik irailaren 3ra arte.
Komenio kalean kokatutako lur-azpiko kontenedoreetan hainbat konponketa egin behar dira. Horregatik, 2012ko abuztuaren 13tik irailaren 3ra arte ezingo dira erabili.
Udal politikari eta talde politikoen gastuak 2004-2012
admin-k Az, 2012-07-25 13:08-n bidalia
Udal Gobernu taldeak, bultzatu nahi duen gardentasun ekonomikoaren ildotik, 2004 eta 2012 urteen bitartean Bergarako udalean Udal politikari eta talde politikoen gastuak ezagutzera eman nahi ditu.
Udal politikari eta talde politikoen gastuak 2004-2012 hemen ikusi
Abuztuan ez da Herribusik ezta TAOrik izango
admin-k Ar, 2012-07-24 17:16-n bidalia
Seminarioko jolas patioan egokitutako aparkalekua erabilgarri egongo da abuztuan.
Abuztuan, Bergaran, ez da TAO zerbitzurik emango, beraz, erdiguneko gune urdinean ez da aparkatzeko denbora mugarik egongo. Bestalde, gogoratu Seminarioko jolas patioan egokitutako aparkalekua erabilgarri egongo dela abuztuan zehar eta ikastolan ikasturtea hasi arte.
Herribus zerbitzua ere eten egingo da abuztuan eta irailaren 1ean hasiko da berriz.
Udal Gobernu taldeak oposizioaren adierazpenen inguruko zehaztasunak eman ditu
admin-k Ar, 2012-07-24 12:29-n bidalia
Honen bitartez 2012ko uztailaren 11n Bergarako PNV eta PSOEko oposizioko udal ordezkariek egindako adierazpenen inguruan zehaztasun batzuk eman nahi ditu Udal Gobernu taldeak.
“Udal gobernuak alkateak eta bi zinegotzi ordaintzen dituela soldataz”
1. Egun Udal Gobernu taldeko hiru udal ordezkarik dutela liberazioa.
Uda Kanpaina arrakastatsua
admin-k Ar, 2012-07-24 10:51-n bidalia
719 lagunek parte hartu dute aurtengo Uda kanpainan, joan zen urtean baino 144 lagun gehiagok.
Azken sei urteetan izan dugun partaidetzarik altuena izan dugu aurten. Umeekin bakarrik beste urteetan lortu izan ditugun partaide kopurua lortu dugu. Gainera, multijardueretako partaidetza igo da, baita irristaketakoa ere, eta nola ez, igeriketako saioek haur ugari erakarri dituzte.
Helduei dagokienez, aldiz, beherakadatxo bat nabari da aurreko urtearekin alderatuz, 127tik 115ra.
Bergarako Udalak argiteria inteligente efizientea jarri du Angiozarren
admin-k Al, 2012-07-23 16:26-n bidalia