DANTZIPUINA harrotasun eguna

Generoen araberako ikasketa aukeraketa - Diagnostikoa

Bergarako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea, gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa eraikitzeko asmoz.

Zerbitzu honen eginkizun nagusiak:

  • Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea. Emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea.
  • Bergarako emakumeek gizartean parte har dezaten moduak bultzatzea.
  • Herriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
  • Errespetu, elkartasun, berdintasun… balioak garatzea; heziketaren, prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.
  • Emakumeen kontrako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea.

 

Honako gai hauen inguruan informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen da:

  • Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna.
  • Sexu eta/edo genero-diskriminazioa.
  • Emakumeen eskubideak.
  • Indarkeria matxista
  • Berdintasun Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak eta ekimenak
Ordutegia: 
astelehen eta asteazkenetan 8:30-14:30
ostiraletan 8:30-14:00
Adineko emakumeen ahalduntzea eta pertsona nagusien zaintza ikustarazteko hitzaldiak

San Joxepek, Duintasunak eta Udalak elkarlanean antolatuta.

Irailaren 30ean Berdintasun Kontseiluaren X. bilera egingo da Irizarren

Bilerara telematikoki konektatzeko aukera izango da, aurretik abixatuz gero.

Orriak