DANTZIPUINA harrotasun eguna

Generoen araberako ikasketa aukeraketa - Diagnostikoa

Bergarako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea, gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa eraikitzeko asmoz.

Zerbitzu honen eginkizun nagusiak:

  • Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea. Emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea.
  • Bergarako emakumeek gizartean parte har dezaten moduak bultzatzea.
  • Herriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
  • Errespetu, elkartasun, berdintasun… balioak garatzea; heziketaren, prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.
  • Emakumeen kontrako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea.

 

Honako gai hauen inguruan informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen da:

  • Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna.
  • Sexu eta/edo genero-diskriminazioa.
  • Emakumeen eskubideak.
  • Indarkeria matxista
  • Berdintasun Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak eta ekimenak
Ordutegia: 
astelehen eta asteazkenetan 8:30-14:30
ostiraletan 8:30-14:00
Udalak hirugarren adinekoen edota dependentzia dutenen zaintzaren egoera aztertu nahi du

Telefono bidezko elkarrizketak egin nahi dizkiete zaintza lanetan ari direnei eta zainduak diren pertsonei.

Egoera berezi honetan, indarkeria matxistarekin zer?

Indarkeria egoerak ekiditeko telefono zenbakiak.

Martxoaren 7an Amak eta Ain_1 taldeen kontzertuak Seminarixoan

Trikiaren andereñoak batetik, eta poesia eta musika batzen dituen taldea bestetik.

Martxoak 8aren inguruan egitarau zabala antolatu dute Udalak eta hainbat eragilek

Mahainguruak, antzezlana, kontzertuak, erakusketa, film emanaldiak, kontzentrazioak, hitzaldiak eta beste izango dira.

Orriak