Boletina

Bergarako Udaleko Gaztelekuak 2026ko udarako aisialdi egitarau zabala prestatu du gazteei zuzenduta, ekaina eta uztaila bitartean hainbat ekintza dinamiko eta parte hartzaile eskainiz.

Ekainaren amaieran hasiko dira jarduerak. Hasteko, ekainaren 22tik 24ra surf ikastaroa egingo da. Ondoren, ekainaren 25ean Aquatic Landes ur parkea bisitatuko dute parte hartzaileek, eta hilabetearen amaieran, ekainaren 29an, gaztefutbol jarduera izango da Deban.

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, 2026ko uztailaren 5ean ospatuko den San Martzialgo erromeria dela eta, herritarrek mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera izango dute.

Mahai eta aulkiak alokatzeko eskaerak honako egun eta ordutegietan egin ahal izango dira:

  • Ekainak 17 eta 24 (asteazkenak)
  • 17:30etik 19:30era
  • Lekua: Seminarixoko leihatila

Alokairuaren prezioa 25 eurokoa izango da, eta barne hartzen ditu mahai 1 eta 8 aulki.

Baldintza nagusiak:

Bergarako Udalak eta PUNTUEUSek, Mariaren Lagundia ikastetxearekin eta herriko hainbat elkarterekin elkarlanean, “Bergaratik Mundura” proiektuaren aurtengo edizioaren amaiera-ekitaldia egin dute. Ekitaldiaren helburua izan da azken hilabeteetan ikasleek eta elkarteek elkarrekin egindako lana aitortu eta balioan jartzea.

Azken orduotan, Seminarixoaren administrazioarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Seminarixoa.eus webgunean arazo tekniko larriak atzeman dira.

Zehazki, detektatutako akats kritikoaren ondorioz, sistemak ez ditu behar bezala prozesatzen Redsys ordainketa-pasabidearen erantzunak, eta ondorioz hasitako hainbat erosketa ezin izan dira burutu. Arazoa konpontzeko saiakerak bost orduz luzatu dira, salmenta prozesua aldi berean kudeatzen zen bitartean.

Bergarako Udalak indarrean dagoen Trafiko Ordenantza berritu du, herriko trafiko eta mugikortasun eredua eguneratzeko asmoz. Arau berrituak oinezkoen segurtasuna eta kaleko elkarbizitza hobetzea du helburu, eta hainbat berrikuntza jasotzen ditu: oinezkoek lehentasuna duten guneetan matrikula irakurgailuen bidezko kontrol sistema ezartzea, patinete elektrikoen erabilera arautzea eta 3. kategoriako ibilgailuen aparkaleku mugak zehaztea, besteak beste.