Deialdi honen xedea da lorazaintza zerbitzuko ofizial bat, aldi baterako eta txandakako kontratuarekin, kontratatzea, lehiaketa-oposizioaren bidez.
Halaber deialdi honekin, oposizio-aldia gainditzen dutenekin Lorezaintza eta lorategietako eta mendiko langileak ordezkatzeko edo aldi baterako premiei erantzuteko lan-poltsa osatuko da.
Kontratuaren iraupena, estimatua, 2017ko uztailaren 20an hasi eta 2021eko ekainaren 4a artekoa litzateke.
Lanpostua sailkapeneko C2 taldekoa da, eta 10. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 2. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun partzialekoa izango da, udalak kontrakorik erabakitzen ez badu, eta % 75eko dedikazioa izango du.
Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.