Bergararren @rreta Zerbitzua zerbitzu integrala da, non behar dituzun tramite guztiak egin ahal izango dituzun eta udalari eta herriari buruz behar duzun informazio guztia aurkituko duzun.
Eginkizun eta jarduera nagusiak
Arreta-bulegoaren eginkizun nagusiak dira tramiteak egitea eta udalarekin zerikusia duten gauza guztien inguruko informazioa edo argibidea ematea.
Halaber, hemen duzu eskura udal-tramiteen katalogo eguneratua. Eta gainera, identifikazio-sistema elektronikoa baduzu, hainbat tramite eta gestio on-line egin ahal izango dituzu.
- Helbidea: San Martin Agirre plaza, 1
-
Telefonoa:
- 010 (Bergaratik deituz gero)
- 943 77 91 00 (Bergaraz kanpotik deituz gero)
- Udaltzaingoa: 092
- baz@bergara.eus
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 07:30 - 15:30
- Ostegunetan arratsaldez ere zabalduko da: 16:00 - 19:00
- Egun bereziak: 07:30 - 14:30
- Bulego elektronikoa, egunero zabalik 06:00etatik 22:00etara
Eskaintzen diren zerbitzu garrantzitsuenak
- Informazioa eta norabideak eman
- Udalari egin nahi dizkiozun eskaerak eta eskari-orriak erregistratu
- Udal Erroldako inskripzioak eta bolanteak egin
- Zergak eta tasak bideratu
- Udalak egiten dituen kontratuetarako eskaintzak jaso
- Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jaso
- B@kQ ziurtagiria tramitatu (ikus informazioa Izenpe-ren web orrian)
Ikus tramite guztiak hemen
Aparteko zerbitzuak
Bulego elektronikoaBulego Elektronikoa egunero egongo da erabilgarri 06:00etatik 22:00etara bitartean, Udaletxea zabalik dagoen bitartean. Bertan, tramite guztiak modu autonomoan egin ahal izango dira. Makina honetan egin daitezkeen tramiteak:
|
|
Udaleko erreziboak ordainduUdalak bidali dizun erreziboa baldin badaukazu, hemen ordaindu dezakezu, dirutan edo banketxeko txartelaren bidez. |