Ohartarazpen mezua

Submissions for this form are closed.

Aukeratu gustukoena!

Udalak herriko toki ezberdinetan argazki handiak jartzeko asmoa dauka. Lehenengo kokagunea Domingo Irala kalera ematen duen Seminarixoko fatxada izango da. Udal artxiboak dituen milaka argazkien artean 3 jarri ditugu ikusgai, eta horien artean bat aukeratzea eskatzen dizuegu Domingo Iralan jartzeko.

Ekimen honen helburua da gure historiaren atalak kalera, jendeaurrera, ateratzea. Eta gogoratzea Udal artxiboan gure historia osatzen duten milaka argazki daudela edozeinek kontsultatzeko moduan.

Orain etxean egon behar dugun honetan, une aproposa da bozketa egiteko. Animatu!

Bozketan parte hartzen dutenen artean, 50 euroko bi bono zozketatuko ditugu.

Botoa emateko epea maiatzaren 21ean bukatuko da.