HELBURUA
Bergaran hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzea da. Normalean, hizkuntzak ikasten ari direnek, hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituztelako.
EZAUGARRIAK
Izena ematean galdetuko da zein hizkuntza, ordutegi eta egun aukeratzen dituen parte-hartzaileak. Bilera hauek astean behin eta ordubetez izango dira.
Taldeak autonomoak izango dira, ez da irakaslerik egongo akatsak zuzentzeko ezta mintzapraktika bideratzeko ere.
Taldeak astero arduradun bat izendatuko du, hurrengo asterako eztabaidarako gai bat hautatu eta taldekideei aurkezteko (egunkariko albiste bat, gai orokor bat…). Honela, arduradun horrek gai horrekin lotutako hiztegi espezifikoa, esamoldeak… landuko ditu taldekideei aurkezpena egin ahal izateko.
TALDEEN OSAKETA
Taldeetan sartzeko ez da mailaketa probarik egingo, hasiera batean izena ematen duen edozeinek parte hartzeko aukera izango du (hizkuntza maila edozein delarik).
Taldeak gehienez 7 lagunez eta gutxienez 4 lagunez osatuta egongo dira.
IZEN EMATEA HEMEN
Bete formularioa >>