2022 eta 2023 URTEETAN OGITARTEKOAK ETA PATATA ETA ANTZEKOAK FURGONETA EDO IBILGAILU BATETIK SALTZEKO LURZORUAREN OKUPATZEKO DEIALDIA
2022 eta 2023 urteetan, Baldintzen Pleguan jasotako datetan, ogitartekoak, patata eta antzekoak furgoneta edo ibilgailu batetik saltzeko lurzoru publikoa okupatzeko deialdia egin zuen Bergarako Udalak. Bi lizitatzaile bakarrik egonik, zenbait datetan okupa daitezkeen hainbat espazio hutsik (esleipendunik gabe) gelditu ziren. Bergarako Udalak hainbat eskaera jaso ditu, eta bide horretan, hutsik gelditutako daten baimena esleitzeko zozketa bidezko deialdia deitu du. Hain zuzen ere, honakoak dira deialdi honen bidez esleituko diren baimenen datak eta espazioak:
Komenio kalean (espazio 1):
- 2023 urteko urtarrilaren 5a.
- 2023 urteko inauterietako larunbata.
- 2022 urteko ekainaren 3tik 7ra (Pentekoste jaiak).
- 2023 urteko maiatzaren 26tik 30era (Pentekoste jaiak).
- 2023 urteko apirilaren 1 (Erramu zapatua).
- 2022ko irailaren 10, 15 eta 16an (San Martin feria eguna eta jaietan)
- 2023ko irailaren 9, 15, 16 (San Martin feria eguna eta jaietan)
Fraiskozuri plazan (2 espazio) *
- 2022 urteko ekainaren 3tik 7ra (Pentekoste jaiak).
- 2023 urteko maiatzaren 26tik 30era (Pentekoste jaiak).
*Txosnagunearen kokapenaren arabera aldagarria izan daiteke.
Deialdian parte hartzeko eta okupazioa bera arautzeko baldintzak jasotzen dira Baldintzen Pleguan.
Eskaerak egiteko azken eguna eta ordua: 2022ko maiatzaren 19a, 13:00.
Zozketaren esleipendunak hauek.
Tramitaziorako informazioa: hemen.
Baldintzen plegua: hemen.
Departamentu arduraduna: Idazkaritza departamentua (kontratazioa@bergara.eus)
Eranskina | Tamaina |
---|---|
![]() | 2.16 MB |
![]() | 258.76 KB |