Aratusteak 2023 EGITARAUA:

Otsailak 14, asteartea

18:30 TORRADAK ETA PELLAK EGITEKO IKASTAROA
Gorka Lobatoren eskutik Gure Ametsa elkartean. Izena emateko epea: otsailak 7  helbide HONETAN!.
Gehienez 15 pertsona. Bergaran erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. 
 

Otsailak 16, osteguna

19:00   SORGIN-DANTZA, ohitura zaharrei jarraituz. Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek eskainia. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan. 
 

Otsailak 17, ostirala

22:30 Bergarako Musika Banda & Bergarako Orkestra Sinfonikoaren ARATUSTEETAKO KONTZERTUA udal pilotalekuan. Sarrera: 8€.
Zuzendaria: Enrike Txurruka.
 
ARATUSTEETAKO KONTZERTURAKO ALDEZ AURRETIKAKO SARREREN SALMENTA
 
www.seminarixoa.eus helbidean, otsailaren 1ean, asteazkena, 19:00etan hasita eta Seminarixoko txarteldegian (18:00etatik 20:00etara). 
Gehienera pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.
Emanaldi egunean: pilotalekuko leihatilan 21:30ean (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko).
 

Otsailak 18, larunbata

17:00 – 20:00 KALE-ANIMAZIOA TXIMELETAK txarangarekin.
 
18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI! IKUSKIZUNA udal pilotalekuan. Sarrera: 6€. Sarreren salmenta: urtarrilaren 25ean 19:00etan hasita www.seminarixoa.eus helbidean edo Seminarixoko leihatilan 18:00 – 20:00etara. Emanaldi egunean: pilotalekuko leihatilan 17:00etan (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko).
 
20:00 – 22:30 ERROMERIA Basajaun taldearekin San Martin plazan.
 

Otsailak 19, igandea

18:30 Bergarako ERRALDOI ETA TXISTULARI BANDAREN KALEJIRA.
Ibilbidea: Erregetxo plaza, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Barrenkale, Domingo Irala, San Martin plaza, Bidekurutzeta, Erregetxo plaza.

Otsailak 21, asteartea

16:30   Musika Eskolako GAZTEEN BANDAREN KALEJIRA. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Artekalea, Arruriaga, Barrenkalea, Irizar kalea, Simon Arrieta, Fraiskozuri plaza, Herrilagunak, Irala kalea, Barrenkalea, San Martin plaza, Musika Eskola.
 
17:30 – 20:00 FAMILIENTZAKO ERROMERIA Gauargi taldearekin San Martin plazan.